Taormina (sizilieraz: Taurmina; antzinako grezieraz: Ταυρομένιον, Tauromenion; latinez: Tauromenium) Siziliaren (Italia) ekialdeko kostan kokaturiko hiri bat da, Messina eta Cataniaren artean, Messinako probintziakoa, 11.061 biztanle ditu.

Catania probintziako mugan eta Tauro mendian kokaturik, 200 metroko garaiera duena, balkoi bat dirudi itsasoaren gainean, Etnaren ondoan. XIX. menditik gune turistiko garrantzitsua da. Bere hondartzak harrigarriak dira (eskuragarriak teleferikoa erabiliz) eta ondare historikoa aberatsa da ere, honen lekuko greko-erromatar teatroa. Honetaz gain, oraindik arabiar gazteluak dirau, antzinako zitadela (Arx) zegoen lekuan eraikitakoa.

Historia Antzinaroa

Taorminaren jatorriaz (Tauromenion, Tauromenium) albiste ugari daude, baina dokumentazio eskasa. Diodoro Sikulok, bere Biblioteka Historikoaren 14. liburuan adierazten du sikuloak Taormina harkaitzean bizi zirela. Ekonomia nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen zen Kalzisko greziarrak lehorreratu baino lehen Taorminako badiara (K.a. 753an). Alcantara ibaia itsasoratzen den tokian Naxos fundatu zuten, Siziliako lehenengo kolonia. Legendaren arabera, Siziliaren ekialdeko kostatik igarotzen ziren greziar marinelei, Poseidonen omenezko sakrifizio egitea ahaztu zitzaien eta jainkoak haserrearen haserrez itsasontziak hondoratu zituen. Bizirik atera zen bakarra, Teokles, Schico lurmuturrera heldu zen, Naxosen ondoan, eta Greziara itzuli zenean, Siziliako mirariak kontatu zituen. Azkenean, bere aberkideak konbentzitu zituen irlan ezartzeko. Sirakusako Dionisio, doriarra jatorriz eta Espartaren aliatua Atenasen kontrako gerran, Eubeako joniarren presentzia (Atenasko aliatuak) onartzen ez zuenez Naxosen eta beraien aliatuen kontra joan zen. Kalkistarrek Tauro mendiko harana okupatu zuten, non sikukoak eta beste joniar batzuk bizi baitziren Naxosen fundazioa baino lehen. K.a. 403an, Sirakusako Dionisiok Naxos suntsitu zuen eta bere lurraldea sikuloei eman zien. Hauek, XCVI. Olinpiadaren urtean, K.a. 396an, naxostarrek, Dionisiok mehatxatuta, Naxosen iparraldean kanpaleku bat altxatu zuten Tauromenio edo Tauro Mendia izenekoan. Himilkon kartagotar jeneralak (joniarren aliatua) gustuko zuen toki hau gotorleku naturala zelako. Dionisio saiatu zen birritan okupatzen baina beste horrenbeste kanporatua izan zen. K.a. 392an, bake itunaren arabera, hiria Dionisoren esku geratu zen. Honek sikuloak egotzi eta haien ordez bere mertzenarioak ezarri zituen[1].

 
Magna Graecia

K.a. 358an, Andromakok, Timeo historialariaren aitak, Naxos hiria eta bere biztanleak erosi zituen. Bere agintaldian, Taormina askar garatu zen. K.a. 345ean, Timoleon lehorreratu zen kartagotarren zaingoa ekidituz, eta handik Reggiora pasatu zen. Timoleonek hiria errespetatu zuen Andromakok zuzen eta sistema demokratikoarekin gobernatzen zuelako. Geroago, Agatokles hiriaz eskuetaratu zenean, Timeo erbestera bidali zuen. Agatoklesen ostean, Tindarion tiranoak gobernatu zuen, Sirakusako Hizetasen eta Agrigentoko Fintiasen garaikide[2]. Tindarion, beste batzuekin batera, Pirro, Epiroko erregea deitu zuen K.a. 278an. Pirro Tauromenionen lehorreratu zenean, Tindarionekin Sirakusaren kontra joan zen. Zenbait urte beranduago, Sirakusako Hieron II.ak Taormina kontrolatzen zuelarik, base moduan erabiltzen zuen mamertinoen kontra. Erromako Itunaren ondoren, K.a. 263an, hiriak Hieronen eskuetan jarraitu zuen, eta honen heriotzaren ondoren, Sirakusaren eskuetan.

Erromatar garaia

Bigarren Gerra Punikoan, erromatar alderdia gailendu zen. Gainerako uharte bezala, Erromak kontrolatu zuen (K.a. 212), baina Taormina tratu berezia izan zuen. Martzelok hiri federatua eta aliatua izendatu zuen[oh 1] honela independentzia nominala izanik. Beste abantailen artean, ez zituen zergarik ordaindu behar edo ez zuen zertan erromatar ontziteria hornitu, Siziliako beste hirirekin gertatzen zen moduan. Lehen Gerra Serbilean garaian (K.a. 134-132), matxinatuek hiria kontrolatu zuten. Zenbait urtez Publio Rupilio kontsulari aurre egin zioten, gosearen gosez, amore eman behar zuten arte. Sarapion eta beste buruzagi batzuk hil zituzten. K.a. 36an, Sixto Ponpeiok Octavioaren kontrako gerran Taormina okupatu zuen. Hemen bi buruzagiek itsas borroka izan zuten, Octaviok irabazi zuena. Gerraren ondoren, Octaviok erromatar kolonia bat ezarri zuen, aurreko biztanleak kanporatuz[3]. Badakigu Erromatar Inperioaren garaian kalitate oneko ardoa egiten zela eta Taorminak ospe zuela bere marmorezko harrobiengatik. Estrabonek Tauromenionez hitz egitean dio hiri txikia zela, Messina edo Catania baino txikiagoa. Pliniok eta Ptolomeok, berriz, erromatar kolonia zela gogorarazten dute. Juvenalek ere hitz egiten du, salmonete hautatuenak sortzen dituen kostalde harritsuaren aurrean[4]. Ibilbideek Tauromenium Messinatik 32 miliatara jartzen dute, eta Cataniatik distantzia berera[5].

Inperioaren gainbehera

Kondairaren arabera, kristautasuna heldu zenean, Petri apostoluak Pankrazio apezpikuak bidali zuen Taorminara, aurretiaz zonaldean jendea kristautasunera aldatzen baitzuen. Honek eliza txiki bat egin zuen Done Petriri eskainitakoa eta hiria Siziliako lehenengo apezpikutza bilakatu zuen. Hala ere, pertsonaia honen existentziaz ez da dokumentu historikoetan agertzen. Lehenengo aipamena islamiar menpekotasunaren ostean agertzen da.

Erdi Aroa

Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertu ondoren K.o. 476an, godoek, bizantziarrek eta arabiarrek kontrolatu zuten hiria, hurrenez hurren.

Bizantzioko Inperioaren Siziliako hiriburua izan zen 906 arte. Data honetan, aglabtarrek, Ibrahim II.aren esanetara, bi urtetako setio baten ondoren Taormina guztiz suntsitu zuten, biztanleak akabatuz. 911n, Taorminako kristauek birkontrolatu zuten hiria aglabtar (suni) eta fatimitar (ismaeli-xii) esperientzia txarrak ahaztu nahian.

Palermoko emirrak, Ahmad b. al-Qurhubek, espedizio bat antolatu zuen Taormina berreskuratzeko, baina bere semea Alik ezin zuen lortu. Palermoko emir berriak Salim ibn Rashidek, 919an su-eten hitzartu zuen Taormina eta Val Demoneko beste gotorlekuekin. Hala ere, tregoa 962an bukatu zen Ahmad ibn al-Hasanekin hiria 963an konkistatu zuenean. Neskarik politenak iman fatimirengana eraman zituen eta besteak esklabu hartuta. Gainontzekoek inguruko mendietara alde egin zuten. Hiria hegoaldeko partean berregin zen eta bi mendetan zehar nolabaiteko tolerantzia bizi zen musulmanen eta kristauen artean. Arabiarrek lorategi eta iturriekin apaindu zuten eta hiriari al-Muʿizziyya izen berria eman zioten

 
Siziliako Roger I.a

Siziliako Roger I.a normandoak (Huatevilleko Rogerrek), Taormina kontrolatu ondoren 1079an, eraikin berriak egin zituen. Harrez geroztik, oparotasuna etorri zitzaion hirira; Val Demoneko hiriburua izendatu zen eta Troinako eta Messinako elizbarrutien burua. Normandoen ondoren, suabiarrek (Hohenstaufen) eta aragoiarrek gobernatu zuten.

Beranduago, Taorminako Corvaja jauregia zaharberritu zen Italiako lehenengo parlamentua antolatzeko 1411n, Zuria I.a Nafarroakoaren aginduz, Martin I.aren (Gaztea) bigarren emaztea.

Aro Modernoa

XVI. mendean, Felipe IV.a Espainiakoak Taorminari eman zion koroaren hiri izatearen pribilegioa.

1675ean, Messinako espainiarren kontrako matxinada zela eta, Taorminak Espainiako koroari fidela jarraitu zuen. Arrazoi honengatik frantziarrek setio baten ondoren, lortu zuten hiriko errendizioa. Orléans dinastiakoentzat, hiria garrantzi handikoa ez zenez, Savoca ondoko jurisdikzio militarraren esanetara jarri zuten.

Anjouko etxea Siziliatik egotzita Siziliar bezperen ondoren, Taormina espainiarrekin itzuli zen antzinako pribilegioak berreskuratuz.

Aro Garaikidea

Napoleonaren tropek Napoli eta Italiako hegoaldea kontrolatzean, Borboien gortea Palermon finkatu zen. Fernando I.a Siziliakoak Taorminara egindako bisitan eskertu zion frantziarren kontra erakutsitako fideltasuna. Erregeak hiriko sarrera berri bat egin zuen itsasertzatik Messinarekin eta Cataniarekin komunikatzen zuena.

Beranduago, Taormina eliteko turismoaren helburua bilakatu zen. Turistak Ingalaterratik, Alemaniatik eta Errusiatik zetozen gehienbat.

II. Mundu Gerran, Wehrmachteko komandoa Taorminan finkatu zenez, aliatuen bonbardaketak jasan zituen. Hiri turistikoa izatean, fazismoaren garaian kamuflatutako ingeles espia asko agertu ziren aliatuak hirian sartu zirenean.

Gerraren ostean, Taorminak jarraitu zuen kalitatezko turismoarekin (kulturala eta diruduna). 1968ko Beliceko lurrikara zela eta, ohiko turismoaren ordez, masa turismoa agertu zen. Honekin batera kontrol gutxiko eraikuntza egin zen eta zonalde turistiko honen antzinako ospea galdu zen.

Diodoro Sikulo: XIV,96.Diodoro Sículo XXII, Excerpta Hoeschel, 495 orr.Appian, B.C. v. 103, 105, 106-11, 116; Dion Cass. xlix. 5.Juvenal: v. 93.Antoninoren ibilbidea. 90 orr.; Peutingerren taula


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

Photographies by:
Solomonn Levi - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
3605
Statistics: Rank
31651

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
516398274Click/tap this sequence: 6887

Google street view

Where can you sleep near Taormina ?

Booking.com
489.987 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 36 visits today.