名古屋城

( Nagoyako gaztelua )

Nagoyako gaztelua (japonieraz: 名古屋城, Nagoya-jō) Japoniako Aichi prefeturan dagoen japoniar gaztelua da. Nagoia hiriko erdialdeko Naka-ku auzoan dago.

Historia

Imagawa Ujichikak eraiki zuen jatorrizko gaztelua 1525 inguruan. Oda Nobuhidek kendu zion Imagawa Ujitoyori 1532an, eta beretzako hartu zuen, baina, beranduago, utzi egin zuen.

1610ean, Tokugawa Ieyasuk, daimyō ezberdinei, toki hartan gaztelu berri bat eraikitzen laguntzeko agindu zien. Gazteluaren eraikuntza, 1612an amaitu zen.

Edo aroan, Nagoiako gaztelua, Japoniako hiri-gaztelurik garrantzitsuenetako bat zen, Tokaido eta Nakasendo elkartzen zituen Minoji bideko derrigorrezko geltoki batez gain.

Meiji arorarte, Tokugawa familiako Owari klanaren bizilekua izan zen.

Bigarren Mundu Gerran, 1945eko maiatzak 14an, aireko bonbardaketaren ondorioz, gaztelua eta bere baliozko objektu gehienak erabat erreak izan ziren. Hala ere, margolanen batzuk, sutetik salbatu ziren, eta egundaino mantendu dira. Gaztelua, 1959an amaitu zen berreraikitzen.

Gaur egun, antzinako gaztelutik geratzen dena, hormigoizko berreraikitze bat da, aire girotu eta igogailuekin. Gainera, Hommaru Jauregia berreraikitzeko ideia ere badago, hau ere gerran erre zena.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
2866
Statistics: Rank
105163

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
759284613Click/tap this sequence: 9141
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Nagoyako gaztelua ?

Booking.com

What can you do near Nagoyako gaztelua ?

8.824.197 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 6.312 visits today.