東大寺

( Tōdai-ji )

Tōdai-ji (japonieraz: 東大寺, Ekialdeko Tenplu Handia) , Naran dagoen tenplu budista nagusia da. Daibutsuden eraikinaren barnean munduko brontzeko Buda handienetako bat dago. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Aintzinako Narako monumentu historikoak izeneko multzoan.

Historia

Shōmu enperadoreak Kinshōsen-ji (金鐘山寺) tenplua eraiki zuen 728 urtean Motoi printzearen jaiotza ospatzeko baina urtebeteko adinarekin hil zen printzea. Garai hartan Japonian desastre eta izurrite ugari izan ziren eta Shōmu enperadoreak nazio guztian tenpluak eraikitzeko dekretua atera zuen 741ean. Kinshōsen-ji moldatu eta Yamato probintziako tenplu handiena bihurtu zuen izen berriarekin, Tōdai-ji.

15 metrotako garaiera duen Buda Handia egiteko 2.600.000 pertsonek egin zuten lan 745 urtean hasi eta 751ean bukatu zuten arte. Oduko tenpluak 100 metrotako garaiera zuten bi pagoda zituen, garai hartan Egiptoko piramideak baino ez ziren eraikuntza garaiagoak. Lurrikara batek bota zituen behera.

710 eta 784 urteen artean Nara Japoniako hiriburu izanik Tōdai-jik gainontzeko tenpluak kontrolatu zituen. Japoniako boterearen erdigunea ekialdera mugitzerakoan (Kamakura eta Edo) Tōdai-jiren gainbehera etorri zen.

Budaren eraikinak hainbat desastre natural jasan ditu eta sarritan berreraiki behar izan da. Gaur egun dakusaguna 1709koa da eta orijinalak zuen tamainaren 2/3-ekoa da gutxi gorabehera. Budak ere kalteak izan ditu lurrikaren erruz eta gaur egungo eskuak Momoyama Arokoak dira eta burua Edo Arokoa.

Photographies by:
Statistics: Position
3152
Statistics: Rank
37116

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
982645317Click/tap this sequence: 6492

Google street view

Where can you sleep near Tōdai-ji ?

Booking.com
487.415 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 41 visits today.