慈照寺
( Ginkaku-ji )Ginkaku-ji (japonieraz: 銀閣寺, eus. "Zilarrezko Pabiloiaren Tenplua") , Japoniako Kyoto herrian dagoen tenplu budista bat da. Bere izen ofiziala Jishō-ji (japonieraz: 慈照寺, eus. "Erruki dizdiratsuaren tenplua") da. 1474an eraikiarazi zuen Ashikaga Yoshimasa shogunak, bere aitona Ashikaga Yoshimitsuk eraikiarazi zuen Kinkaku-ji edo "Urrezko pabilioia"ren antzeko eraikin bat eraiki nahi zuena, baina, zoritxarrez, ezin izan zuen eraikina zilarrez estali, pentsatu zuen bezala. Tenplua, gaur egun, Rinzai Zenaren Shokoku-ji adarraren zati da.
Kinkaku-ji bezala, Ginkaku-jia, jatorrian, shogunarentzako erretiro eta atsedenaldi leku bezala eraiki zen. 1485ean, Yoshimasa, monje budista Zen bihurtu zen, eta, bera hil ondoren, eraikina, tenplu budista bihurtu zen, Jishō-ji bezala berrizendatua.
Gehitu iruzkin berria