Historia
Tenplua dagoen lurraldea Kitayama-dai izenaz ezagutzen zen aurretik eta Saionji Kintsune estatugizon boteretsuarena zen. 1397an Ashikaga Yoshimitsu shogunak eremua erosi eta Kinkaku-ji tenplua eraiki zuen. Pabilioiaren helburua shariden izatea zen, hau da, Budaren erlikiak gordetzea. Yoshimitsu hil zenean bere semeak Zen tenplu bihurtu zuen. 1467-1477 arteko Onin Gerran eraikinak erre egin ziren. Gaur egungo pabiloia 1955ekoa da.
Gehitu iruzkin berria