Khyber ataka (urduz: درۂ خیبر‎; persieraz: تنگه خیبر‎) Safed Koh eta Kachmund mendiak (Hindu Kush mendilerroaren hego-ekialdea) zeharkatzen dituen haitzartea da. 58 kilometro luze da eta toki estuenean 15,85 m zabal. Afganistan eta Pakistanen arteko igarobide garrantzitsuenetako bat da, Jalalabad eta Kabul hiriak Peshawar-ekin lotzen baititu. Gaur egun Pakistanen esku dago.

1879an errepide bat egin zen Khyber atakan zehar, eta 1925ean trenbidea. Azken hau eraikitzea lan gaitza izan zen: 34 tunel eta 92 zubi egin behar izan ziren eta 2 milioi libera esterlina baino gehiago kostatu zen. Igarobidearen hasiera Jamrudeko gotorlekuan (517 m) dago, Peshawarretik 18 km mendebaldera, eta Landi Kotal (1067 m) da punturik garaiena. Handik 8 kilometrora Torkham hiria dago, Pakistan eta Afganistanen arteko mugan.

Leku estrategikoa izan da historian zehar. Hemendik igaro ziren iparraldetik edo mendebaldetik Indiako azpikontinentea...Irakurri gehiago

Khyber ataka (urduz: درۂ خیبر‎; persieraz: تنگه خیبر‎) Safed Koh eta Kachmund mendiak (Hindu Kush mendilerroaren hego-ekialdea) zeharkatzen dituen haitzartea da. 58 kilometro luze da eta toki estuenean 15,85 m zabal. Afganistan eta Pakistanen arteko igarobide garrantzitsuenetako bat da, Jalalabad eta Kabul hiriak Peshawar-ekin lotzen baititu. Gaur egun Pakistanen esku dago.

1879an errepide bat egin zen Khyber atakan zehar, eta 1925ean trenbidea. Azken hau eraikitzea lan gaitza izan zen: 34 tunel eta 92 zubi egin behar izan ziren eta 2 milioi libera esterlina baino gehiago kostatu zen. Igarobidearen hasiera Jamrudeko gotorlekuan (517 m) dago, Peshawarretik 18 km mendebaldera, eta Landi Kotal (1067 m) da punturik garaiena. Handik 8 kilometrora Torkham hiria dago, Pakistan eta Afganistanen arteko mugan.

Leku estrategikoa izan da historian zehar. Hemendik igaro ziren iparraldetik edo mendebaldetik Indiako azpikontinentea inbaditzera zihoazen gehienak: pertsiarrak, greziarrak, mongoldarrak eta britainiarrak.

Photographies by:
James Mollison - CC BY-SA 2.5
Statistics: Position
476
Statistics: Rank
182759

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
745839261Click/tap this sequence: 4178

Google street view

Where can you sleep near Khyber ataka ?

Booking.com
489.981 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 30 visits today.