Faisal meskita (urdueraz: فیصل مسجد, Faisal Masjid) Pakistango Islamabad hiriburuan dagoen meskita da. Munduko seigarren meskita handiena da eta Asia hegoaldeko handiena. 1986 eta 1993 artean Munduko handiena izan zen.

Faisal Saudi Arabiakoak 28 milioi dolar eman zituen eraikitzeko, hortik izena, eta 1986an bukatu zen eraikuntza. Beduinoen denda baten antza du eta 80 metroko altuera duten minareteak ditu lau erpinetan.

Historia

Islamabad 1960. hamarkadan diseinatu zen Pakistango hiriburu berria izateko helburuarekin eta 1966an Pakistango Gobernuak eta bisita ofizialean joana zen Faisal Saudi Arabiakoak munduko meskita handiena eraikitzeko erabakia hartu zuten. 1969an nazioarteko arkitektura lehiaketa antolatu zen horretarako eta 17 herrialdetako 43 proiektu jaso ziren. Vedat Dalokay arkitekto turkiarraren proiektua izan zen irabazlea.

46 akre esleitu zitzaizkion Margalla mendien oinean eta injeniari pakistandarrek hartu zuten meskita eraikitzeko ardura[1]. 1976ko urrian hasi zen eraikuntza Faisal erregearen ondorengoa zen Khalid semeak lehenengo harria ezartzean[2] eta 1986 arte luzatu zen. Aurreneko errezua 1988ko ekainaren 18an izan zen.

Rengel, Marian. (2004). Pakistan : a primary source cultural guide. (1st ed. argitaraldia) Rosen Pub. Group ISBN 0-8239-4001-2. PMC 51764568. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03). Razvi, Mujtaba. (1981). «PAK-SAUDI ARABIAN RELATIONS: AN EXAMPLE OF ENTENTE CORDIALE» Pakistan Horizon 34 (1): 81–92. ISSN 0030-980X. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
Photographies by:
Alimrankdev - CC BY-SA 4.0
SadaqatAli405 - CC BY-SA 4.0
Usmanmiski - CC BY-SA 4.0
Thealimir - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
471
Statistics: Rank
186843

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
295874631Click/tap this sequence: 3212

Google street view

Where can you sleep near Faisal meskita ?

Booking.com
489.173 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 10 visits today.