Natural History Museum, London

( Historia Naturalaren Museoa (Londres) )

Historia Naturalaren Museoa (ingelesez: Natural History Museum) Londreseko museo ezaguna da, naturaren historiaren inguruko gaiak aurkezten dituena. Kensington eta Chelseako Exhibition Road kalean kokaturik dago beste bi museo handirekin batera, Zientzia Museoa eta Victoria and Albert Museum hain zuzen ere. Historia Naturalaren Museoaren sarrera Cromwell Road kalean dago ordea.

Mundu mailan erreferentea den museoa da, espezieen taxonomia, identifikazioa eta kontserbazioari dagokionean. 70 milioi objetutik gora ditu, batzuk oso garrantzitsuak, Charles Darwinek bildutako aleak esate baterako. Urtero bost milioi eta erdi bisitari izaten ditu, Erresuma Batuko hirugarren bisitatuena da.

Museoko alderik ezagunena sarrerako gela handia da, Hintze Hall izenekoa. 35 urtetan zehar gelaren erdian diplodocus erraldoi bat egon izan da baina 2017ko udan balea urdinaren hezurdura ezarri zuten haren lekuan.

Historia

Hans Sloane (1660-1753) naturalista irlandar-britainiarrak bilduma handia osatu zuen. 71.000 objetu bazituen, besteak beste 40.000 liburu eta 7.000 eskuizkribu, baina tartean baziren landare lehortuen 337 bilduma, animalia eta gizakien eskeleto ugari eta beste hainbat gai natural. British Museuma sortu zen bilduma erraldoi hau jasotzeko.

XIX mendean Sir George Shaw zaindariak hainbat elementu saldu zizkion zirujauen eskolari. 1833an esate baterako Sloanek utzitako 550 intsetutatik ez zen batere gelditzen. 1856an Richard Owen aukeratu zuten British Museumeko Historia Naturalaren mintegiburu eta honek erabaki zuen espazio handiagoa behar zutela mintegiko aleek. 1864an South Kensingtonen lursail bat erosi eta museo bat eraikitzeko lehiaketa antolatu zuen. Alfred Waterhouse arkitekto ingelesak irabazi zuen lehiaketa eta 1873 eta 1880 artean altxatu zuten eraikin berria. 1881ean ireki zituen ateak berehala British Museumarekin banatzeko eskaera egin zuten. Eskaera ez zen orea 1963 arte gauzatu.

1986an ondoan zegoen Geologia museoa barneratu zuen eta galeriak birdiseinatuz sumendi aktibo bat eta lurrikarak simulatzen dituen gelak eraiki ziren eta museoa mundu mailan bihurtu zen ezagun.

Photographies by:
- Public domain
Brendan Adkins - CC BY 2.5
Statistics: Position
175
Statistics: Rank
323734

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
451963278Click/tap this sequence: 2682

Google street view

Where can you sleep near Historia Naturalaren Museoa (Londres) ?

Booking.com
487.368 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 1 visits today.