Parliament of the United Kingdom

( Erresuma Batuko Legebiltzarra )

Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko Legebiltzarra, Erresuma Batuko eta Itsasoaz Harandiko Britainiar Lurraldeetan (hauek subirautza parlamentarioa baino ez dute) gorengo instituzio legegilea da. Honen buru, Subiraua dago. Biganberaduna da, goi ganbera bat, Lorden Ganbera deitua, eta behe ganbera edo Komunen Ganbera dituelarik.

Lorden Ganberak, bi partaide mota ezberdin ditu: Lord Izpiritualak (Ingalaterrako Elizako klerigo nagusiak) eta Lord Iragankorrak (nobleziakoak). Ganbera honetako partaideak, nobleziak aukeratzen ditu. Lehen, oinordekotza eskubidea zuten, baina, gaur egun, ganbera honetan, oinordekotzakoak, bi postu baino ez daude. Beste alde batetik, Komunen Ganberako partaideak, demokratikoki aukeratzen dira. Lorden Ganbera eta Komunen Ganbera, gela bananduetan biltzen dira Westminster jauregian (ohi Legebiltzarreko Ganberak bezala ezagutuak), Londresen (zehazkiago, Westminster Hiria bezala ezagutzen den udalerri eta hirian). Konstituzio konbent...Irakurri gehiago

Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko Legebiltzarra, Erresuma Batuko eta Itsasoaz Harandiko Britainiar Lurraldeetan (hauek subirautza parlamentarioa baino ez dute) gorengo instituzio legegilea da. Honen buru, Subiraua dago. Biganberaduna da, goi ganbera bat, Lorden Ganbera deitua, eta behe ganbera edo Komunen Ganbera dituelarik.

Lorden Ganberak, bi partaide mota ezberdin ditu: Lord Izpiritualak (Ingalaterrako Elizako klerigo nagusiak) eta Lord Iragankorrak (nobleziakoak). Ganbera honetako partaideak, nobleziak aukeratzen ditu. Lehen, oinordekotza eskubidea zuten, baina, gaur egun, ganbera honetan, oinordekotzakoak, bi postu baino ez daude. Beste alde batetik, Komunen Ganberako partaideak, demokratikoki aukeratzen dira. Lorden Ganbera eta Komunen Ganbera, gela bananduetan biltzen dira Westminster jauregian (ohi Legebiltzarreko Ganberak bezala ezagutuak), Londresen (zehazkiago, Westminster Hiria bezala ezagutzen den udalerri eta hirian). Konstituzio konbentzio bidez, gobernu ministro guztiak, Lorden Ganberatik edo Komunen Ganberatik aukeratzen dira.

Legebiltzarra, Subiraua aholkatzen zuen antzinako kontziliotik abiatuta garatu zen. Teorian, boterea ez da Legebiltzarrarena, baizik eta Erreginarena (Queen in Parliament) edo Erregearena (King in Parliament). Sarri, Erreginak autoritate subiraua duela esaten da, baina hau eztabaidagarria da. Gaur egun, errege boterea, Komunen Ganberako hauteskunde demokratikoetan dago. Subirauak, irudi apaingarri bezala baino ez du egiten, eta Lorden Ganberako botereak oso mugatuak daude.

Britainiar Legebiltzarra, sarri, "Legebiltzarren Ama" deitua da, nazio askotako botere legegileek, nabarmenenak, Commonwealthekoak, eredu hau hartu baitute. Baina hau John Brighten esaldi bat da, nork, 1865eko urtarrilak 18an "Ingalaterra Legebiltzarren Ama dela" azpimarratu zuen, legebiltzar gobernua hasi zuen herrialde batean boto eskubiderako eskariak babestearen testuinguruan.

Photographies by:
DaniKauf - CC BY-SA 3.0
Sean MacEntee from Monaghan, Ireland - CC BY 2.0
Statistics: Position
71
Statistics: Rank
929962

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
896537241Click/tap this sequence: 2441
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Erresuma Batuko Legebiltzarra ?

Booking.com

What can you do near Erresuma Batuko Legebiltzarra ?

8.829.180 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 3.698 visits today.