Buckingham Palace

( Buckingham jauregia )

Buckingham jauregia (ingelesez Buckingham Palace) Erresuma Batuko errege-erreginek Londresen duten egoitza ofiziala da. Westminster Hiria barrutian kokatzen da. Jauregia, Elizabeth II.a erreginak, estatu zeremonia eta bisitentzako, bisita turistikoentzako eta egoitza bezala erabiltzen du. Jauregia, britainiarren biltzar lekua da krisi eta jai garaietan. Soilik "The Palace" ere, Britainiar Errege Familiak eginiko prentsa komunikatuen iturriari erreferentzia egiteko ohiko modu bat da.

Jauregia, hasieran Buckingham House izenez ezaguna (gaur egun ere, errege familiak "Buck House" deitu izan du), hasiera batean, 1703an Buckinghameko lehen dukearentzat eraikitako eta, 1762an, Jurgi III.a Erresuma Batukoa erregeak egoitza pribatu bihurtzeko hartu zuen petit hôtel bat zen. Hurrengo 75 urteetan, John Nash eta Edward Blore arkitektoek zuzendutako hedapen batzuk jasan zituen, erdiko patio ireki bat eratzen zuten hiru hegal sortuz. Tronura Viktoria Ingalaterrakoa ...Irakurri gehiago

Buckingham jauregia (ingelesez Buckingham Palace) Erresuma Batuko errege-erreginek Londresen duten egoitza ofiziala da. Westminster Hiria barrutian kokatzen da. Jauregia, Elizabeth II.a erreginak, estatu zeremonia eta bisitentzako, bisita turistikoentzako eta egoitza bezala erabiltzen du. Jauregia, britainiarren biltzar lekua da krisi eta jai garaietan. Soilik "The Palace" ere, Britainiar Errege Familiak eginiko prentsa komunikatuen iturriari erreferentzia egiteko ohiko modu bat da.

Jauregia, hasieran Buckingham House izenez ezaguna (gaur egun ere, errege familiak "Buck House" deitu izan du), hasiera batean, 1703an Buckinghameko lehen dukearentzat eraikitako eta, 1762an, Jurgi III.a Erresuma Batukoa erregeak egoitza pribatu bihurtzeko hartu zuen petit hôtel bat zen. Hurrengo 75 urteetan, John Nash eta Edward Blore arkitektoek zuzendutako hedapen batzuk jasan zituen, erdiko patio ireki bat eratzen zuten hiru hegal sortuz. Tronura Viktoria Ingalaterrakoa iritsiaz batera, Buckingham jauregia, monarkiaren egoitza nagusia izatera pasa zen. XIX. eta XX. mendeetan, jauregian erreformaren batzuk egin ziren, 1913an egin zena bezala, eta, jauregiari, egungo fatxada nagusia eman ziona, errege familiak jendea agurtzen duen balkoia barne.

Jatorrizko barnealde georgiarra, lapis lazuli urdin eta arrosazko inkrustaziodun eskaiola dizdiratsuekin osatua zegoen. Edward VII.a Erresuma Batukoak, jauregia berrapaindu zuen krema eta urre koloreko Belle Époque motako apaindura gehituz. Harrera gelaren batzuk, txinatar estiloan apainduak daude, Brightoneko Errege Pabilioitik eta Carlton housetik datozen altzariekin. Jauregiko lorategiak, Londresko lorategi pribaturik handienak dira. Jatorrian, Capability Brownek sortu zituen, baina William Townsen Ailton eta John Nashek berdiseinatu zituzten. Aintzira artifiziala 1828an sortu zen, eta Hyde Parkeko Serpentine aintziraren ura jasotzen du.

Historia
 
Buckingham 1710 inguruan, William Windek Buckinghameko lehen dukearentzat diseinatu zuen bezala.

Gaur egun jauregi hau dagoen toki berean eraiki zen lehen eraikina Goring etxea izan zen, 1633an Lord Goringek eraikia. Hala ere, jauregiaren jatorrizko gunea osatzen duen etxea Buckinghameko Dukeak eraiki zuen 1703an. Etxe hau William Winde arkitektoak diseinatu zuen, hiru solairuko erdiko bloke handi bat eta honi erantsitako beste bi eraikin txikiago eraikiz.

Etxea bere semeak saldu zion Jurgi III.a erregeari 1762an. Eraikina errege familiarentzako egoitza pribatu bezala erabiltzea pentsatu zen, bereziki Karlota erreginarentzat. Bitartean, St. James jauregia erregearen egoitza ofizial eta zeremoniala bezala erabiltzen jarraituko zen. Izan ere, egungo enbaxadoreak "St. Jameseko gortea"ren aurrean egiaztatzen dira, erreginari euren egiaztagiriak Buckinghamen aurkezten dizkieten arren.

Etxetik jauregira

Karlota Mecklenburgo-Strelitz erregina 1818an hil zen, eta bi urte beranduago bere senarra, Jurgi III.a. Oinordekoa zen Jurgi IV.ak Buckingham handitzea erabaki zuen St Jamesekin batera estatu gertakarietarako erabiltzeko, baina 1826an Buckingham errege jauregi bihurtzea erabaki zuen. John Nashi enkargatu zion bere proiektuaren eraikuntza. Eraikin berria harriz eraiki zen estilo neoklasiko frantziar bat erabiliz. Bi hegal gehiago eraiki ziren barne patio ireki bat utziz. Hau da egundaino mantentzen den egitura, ekialdeko fatxada izan ezik, patioa ixten duena eta berrikiago eraikia izan dena. Toki horretan Erromako Konstantinoren Arkuan inspiratutako garaipen arku ikusgarri bat zegoen, honen kostua 34.450 librakoa izan zelarik. Jurgi IV.a erregeak zaldigaineko bere estatua batekin koroatu nahi zuen. Baina erregea lehenago hil zen, eta Legebiltzarrak Trafalgar Square plazan jartzea erabaki zuen.

 
Jurgi IV.a

Jauregiaren barnealdea beste ezer baino ederragoa izatea ere nahi zen. Jurgi IV.ak barne diseinua Charles Longi enkargatu zion, bere lanak eskaiolan eta lapis-lazulizko inkrustazioetan oinarritzen zituena. Jurgi IV.a 1830ean hil izanak barnealdearen apainketa Gilen IV.a Erresuma Batukoa erregearen erregealdirarte ez amaitzea eragin zuen, gustu sinpleko gizona zena.

 
Gilen IV.a

Jurgi IV.a Erresuma Batukoa hil aurreko urteetan, oraindik amaitu gabe zegoen jauregiaren kostua legebiltzarrean eta prentsan kexak sortzen ari zen. Gilen IV.ak Edward Blore aukeratu zuen lanetako buruzagi bezala, Nashek proiektaturiko antzeko eredu bat eraiki zuena, baina kostu txikiagoarekin. Birmoldaketaren kostu osoa 719.000 librakoa izan zen.

Erregeek jauregiko Estatuko geletan harrerak eta ekitaldiak antolatzen zituzten arren, sekula ez ziren bertan bizi izan, Clarence House nahiago baitzuten. Nabarmengarria da erregearen keinua Westminster jauregia erre zenean, Buckingham herriari eskainiz, legebiltzarraren egoitza bezala erabiltzeko. Eskaintza hau arbuiatua izan zen eta Westminster berreraiki zen.

Harrera gela gehienak garai horretan altzarituak izan ziren eta gaur egun ere oraindik mantentzen dira. Estilo txinatarra erabiltzen dute Brightongo errege pabilioko eta Carlton Houseko altzariekin.

Photographies by:
jedyooo - Public domain
Statistics: Position
579
Statistics: Rank
167022

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
812947653Click/tap this sequence: 1415

Google street view

Where can you sleep near Buckingham jauregia ?

Booking.com
489.310 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 137 visits today.