敦煌市

( Dunhuang )

Dunhuang (txinera sinplifikatuz: 敦煌市; pinyinez: Tunhwang), Gansu probintzian kokatutako konderri mailako hiria da, Jiuquan prefektura-hiriaren barnean dagoena. Guztira, 186.027 biztanle inguru dauzka eta 32.000 kilometro karratuko azalera. Zetaren Bidearen barnean geldigune garrantzitsua izan zen, Gobi basamortuan dagoen oasi batean kokaturik baitago.

Historia

K.a. 2.000 urtean dagoeneko populatua zegoela erakusten duten idatzi historikoak daude. K.a. III. mendean Xiongnu leinua bizi zen bertan baina K.a. 121 urtean Han dinastiako Wu enperadoreak garaitu zituen eta eremu honetaz jabetu zen[1]. Berehala mugako gotorleku garrantzitsu bihurtu zuen, Jiuquan, Zhangye eta Wuwei-rekin batera. Dunhuang berak garrantzia estrategiko handia zuen, Hexi korridorearen mendebaldeko muturrean baitzegoen eta Txinako Harresi Handia ere bertaraino iristen zen[2]. Yumenguan eta Yangguan ateak ziren harresia zeharkatzeko bide bakarrak.

K.o. II. menderako 76.000 biztanle zituen eta 353an Budistak leizeak eraikitzen hasi ziren. Leize hauen artean aipagarrienak Mogao leizeak dira. 405 urtean eremuko hiriburu izateari utzi zion, Jiuquanen mesedetan, muga-hiria izanik sarritan izaten baitzen erasotua eta ondorioz sarritan eskuz aldatzen baitzen. Sui (581-618) eta Tang (618-907) dinastien garaian Zetaren Bidearen pausaleku garrantzitsua izan zen. 911 urtean uigur leinuak eskuratu zuen[3] eta 1036 arte Txinako mugetatik kanpo egon zen[3]. Garai hortan hiri erabat kulturanitza izan zen eta garapen handia izan zuen.

1227 urtean mongolek konkistatu eta harpilatu egin zuten Dunhuang. Zetaren Bidea hegoladera desbideratu zen eta hiriaren gainbehera hasi zen[4]. 1516an tibetarrek okupatu zuten eta 1715 arte ez zuen Txinak berreskuratu. Ordurako hiriaren hondarrak baino gutxi gehiago gelditzen zen[5]. Gaur egun Kumtag basamortuaren dunak hiriaren ertzeraino iritsi dira, "duna abeslariak" izena jaso dutea mugitzerakoan ateratzen duten zarata dela eta.

Hulsewé, A. F. P.. (1979). China in Central Asia: The Early Stage 125 BC – AD 23: an annotated translation of chapters 61 and 96 of the History of the Former Han Dynasty.. Leiden, E. Brill,, 75-76 or. ISBN 90-04-05884-2.. Hill, John. (2004). The Peoples of the West from the Weilue 魏略 by Yu Huan 魚豢: A Third Century Chinese Account Composed between 239 and 265 CE. . ↑ a b DUNHUANG STUDIES - CHRONOLOGY AND HISTORY. . (Ingelesez) Ring, Trudy; Watson, Noelle; Schellinger, Paul. (2012-11-12). Asia and Oceania: International Dictionary of Historic Places. Routledge ISBN 9781136639791. (Noiz kontsultatua: 2019-09-30). Whitfield, Roderick, Susan Whitfield eta Neville Agnew. (2000). Cave Temples of Dunhuang: Art and History on the Silk Road.. The British Library ISBN 0-7123-4697-X..
Photographies by:
Statistics: Position
1645
Statistics: Rank
74533

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
197362485Click/tap this sequence: 9533

Google street view

Where can you sleep near Dunhuang ?

Booking.com
487.370 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 3 visits today.