莫高窟

( Mogao leizeak )

Mogao leizeak, Mogao haitzuloak, Dunhuang leizeak edo Mila Buden leizeak izenez ere azagunak (txineraz: 莫高窟; Pinyineraz: Mògāo kū) Txinako Gansu probintzian, Dunhuang hiritik hurbil, dagoen 492 tenpluen multzo bat dira. IV. mendean hasi ziren eraikitzen eta mila urtetako arte budista aurkitzen da bertan. Mogao leizeak izenarekin UNESCOk Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuen 1987an.

Historia Dunhuang

K.a. 121 urtean Han dinastiako Wu enperadoreak Dunhuang mugako gotorleku bihurtu zuen Xiongnu leinuaren erasoetatik babesteko. Hurrengo mendeetan Zetaren Bidea eratu zen eta basamortuaren erdian kokaturik zegoen hiria izanik ezinbesteko geldiunea bihurtu zen. Bidean zehar pentsakera eta erlijio ugari iritsi ziren, horien artean garrantzitsuena budismoa izan zen.

Leizeen sorrera eta bilakaera

Kondairak dioenez k.o. 366 urtean Lè Zūn (樂尊) monje budistak ikusoen mistiko bat izan zuen, bertan mila buda ikusi zituen urrezko argitan, eta toki hartan bertan leize bat eraikitzea erabaki zuen[1]. Bigarren monje bat elkartu zitzaion, Faliang (法良), eta gutxinaka komunitatea handituz eta leize berriak eraikiz tenplua handitzen joan zen. Leize hauek meditatzeko lekuak bano ez ziren hasieran baina Sui dinastiaren garairako mila leize inguru baziren bertan eta Tang dinastiarekin erromesen helmuga bihurtu zen[2]. IV. eta XIV. mendeen artean aldarez eta donazioz hornituz joan ziren, budismo-eskola ere bai, eta alfabetatu gabeko sinistunentzat hormak margotzen hasi ziren. Leize handienek merkatarien, agintarien tea enperadoreen babesa eta laguntza ere jaso zuten.

Tang dinastiaren garaian (618-907) goia jo zuen Dunhuang hiriak eta Zetaren Bideko erlijiozentru handienetakoa bihurtu zen. Orduan eraiki ziren Mogao leize gehienak, bai eta bertan dauden Budaren bi estatua erraldoiak ere[3]. Wuzong enperadoreak 845 urtean agindutako Buda guztien suntsiketak ez zuen eraginik izan Mogaon, garai hartan tibetarren eskutan baitzegoen hiria.

Dunhuang mugako hiria izanik hurrengo mendeetan eskuz esku aldatuz joan zen eta 1227 urtean mongolek konkistatu eta harpilatu zutenean Zetaren Bide berria ezarri zen hegoalderago. Honek Dunhuang hiriaren gainbehera ekarri zuen eta gradualki erromesak gutxitu egin ziren.

Berraurkikuntza
 
Wang Yuanlu.

XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasieran mendebaldeko esploratzaileak Asia Erdialdeko Zetaren Bideko aintzineko hiriak deskrubritzen hasi ziren berriz. Dunhuangen kasuan Wang Yuanlu txinatar monje taoista izan zen Mogao leizeak aurkitu zituena. Leize ugari hareaz estalirik zeuden dagoeneko. Hauetako bat garbitzen ari zela, 1900 urteko ekainaren 25ean leize nagusirako koridorea aurkitu zuen[4]. Hormaren beste aldean eskuizkribu ugari aurkitu zituen, IV eta XI medneen artean idatzitakoak. Gansu probintziako gobernadoreak leizea berriz ixteko agindua eman zuen. Wang Yuanluren aurkikuntzaren berri izan zuen Aurel Stein arkeologo hungariar-britainiarrak eta 1907an Dunhuangera espedizio bat antolatu zuen[5]. 1908an Paul Pelliot arkeologo frantsesa ere etorri zen eta milaka objetu hartu zituen, tartean eskuizkribu ugari, 1909an argitaratu zituenak[6]. Espedizio gehiago ere izan ziren, Otani Kozui japoniarrarena (1911) eta Sergey Oldenburg errusiarrarena (1914) esate baterako.

Babes neurriak

1921 eta 1940 artean hainbat kalte eragin izan zitzaizkien leizeei, errusiar soldaduek (1921), Langdon Warner estatubatuarrak (1924), Kuomintang soldaduek (1939)...[7] 1941 urtean Zhang Daqian margolariak talde txiki bat gidatuz hormirudiak berrizteari ekin zion. 1944 urtean Dunhuangeko Artearen Ikerketa Institutua eratu zen leizeetako artelanak babesteko asmoz. 1956an Zhou Enlai jeneralak leizeak babesteko konpromiso pertsonala hartu eta 1961ean Estatuko monumentu historiko izendatua izan zen. Honi esker berrizte plan handia bideratu zen. 1987an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Mogao leizeak, orduan ezagutzen ziren 492ak[8]. Hurrengo urteetan beste 248 leize txiki gehiago aurkitu dira[9].

Fokan Ji. 莫高窟者厥,秦建元二年,有沙门乐僔,戒行清忠,执心恬静。当杖锡林野,行至此山,忽见金光,状有千佛。□□□□□,造窟一龛。. . «Dunhuang Mogao Caves, Grottoes, Gansu, China» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-30). (Ingelesez) Duan, Wenjie. (1994). Dunhuang Art: Through the Eyes of Duan Wenjie. Abhinav Publications ISBN 9788170173137. (Noiz kontsultatua: 2019-09-30). «IDP CHINESE COLLECTIONS» web.archive.org 2017-06-10 (Noiz kontsultatua: 2019-09-30). «Serindia : vol.2 / Page 283 (Color Image)» dsr.nii.ac.jp (Noiz kontsultatua: 2019-09-30). Txantiloi:Chinese 羅振玉. (1909). 敦煌石室遺書. publisher not identified PMC 52768538. (Noiz kontsultatua: 2019-09-30). (Ingelesez) Hopkirk, Peter. (2011-09-15). Foreign Devils on the Silk Road: The Search for the Lost Treasures of Central Asia. John Murray Press ISBN 9781848546325. (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako «The Allure of Dunhuang: The Mogao Grottoes | Silk Road in Rare Books» dsr.nii.ac.jp (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
Photographies by:
Randy Rambo - CC BY 3.0
Statistics: Position
821
Statistics: Rank
130688

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
498732615Click/tap this sequence: 4179

Google street view

Where can you sleep near Mogao leizeak ?

Booking.com
489.359 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 186 visits today.