Jiayu pasabidea edo Jiayuguan (txinera tradizionalez: 嘉峪關; txinera sinplifikatuz: 嘉峪关; pinyinez: Jiāyù Guān) Txinako Harresi Handiaren mendebaldeko muturrean kokaturik zegoen pasabide bat da, Jiayuguan hiritik 6 kilometro hego-mendebaldera. Harresian mantentzen den mendebaldeko aurreneko gotorlekua da.
Qilianshan eta Heishan arteko bide estua zaintzeko eraiki zen, izan ere mendi altuen arteko sakonunean kokaturik baitago.
Gehitu iruzkin berria