交河故城

( Jiaohe hondarrak )

Jiaohe hondarrak (uigurreraz: يارغول قەدىمكى شەهىرى; txineraz: 交河; pinyineraz: Jiāohé gùchéng yízhǐ ) Txinako ipar-mendebaldean dagoen Xinjiang probintziako antzinako hiri baten hondarrak dira, gaur egungo Turfan hiritik 10 kilometro mendebaldera daudenak. Zetaren Bidean asentamendu garrantzisua izan zen.

Historia Jushi erresumako hiriburua

Gotorleku naturala zen eta K.a. 108 eta K.o. 450 urteen artean Jushi erresumako (txineraz: 車師; pinyineraz: Jūshī) hiriburua izan zen. Jushi edo Gushi jendea kaukasiar jatorrikoa zen, ilehoria eta begi urdinduna[1]. Korla eta Karasahr erresumen artean kokaturik zegoen eta Zetaren Bidean egonik oparotasun handia lortu zuen.

Jiaohe hiria ibai baten ibilbidearen erdian zegoen uharte batean eraiki zen. Uhartea 20-30 metrotako garaiera zuen leutada bat izanik eta ibaiaren urek inguraturik hiriak babes naturala zuen eta ez zuen harresirik eraiki beharrik izan. Uhartea 1.650 metro luze zen iparraldetik hegoaldera eta punturik zabalenean 300 metro zituen[2][1]. Hiriaren iparraldean budisten monasterio eta estupak kokatzen ziren. Lur azpiko tenplu bat ere aurkitu da. Kale nagusi batek hiria bitan banatzen zuen, ekialdean herritarren gehiengoa bizi zen eta mendebaldean agintarien barrutiak kokatzen ziren[2]. Hego-ekialdean agintarien bulego handi bat zegoen. Tang dinastiaren garaiko agiriek diotenez 7.000 biztanle inguruko hiria zen, 6.500 hiritar eta 865 soldadu[3]. Bi ate baino ez zituela uste izan da, gutxiegi tamaina honetako hiri batentzako, baina hirugarren baten aztarnak izan daitezkeenak aurkitu dira[2]. Hiriko erauikin guztiak lurrez eginak daude eta egurrik ez zen erabili ia[3].

Konkistak eta hiriaren amaiera

450 urtean Tang dinastiako txinatarrek Tarim arroko erresuma guztiak konkistatu zituzten eta beren menpeko Jiao prefetura eratu zuten iguru honetan. IX. mendearen hasieran uigurren khaganatoko prefetura bihurtu zen. hauek hiria berreraiki egin zuten[1]. XIII. mendean Genghis Khan-ek gidatzen zituen mongolek erasotu egin zuten. Zetaren Bidea gainbeheran sartu zen eta klima aldaketa batek ur eskasia ekartzean hiria berehala despopulatu zen, Turfan hiriaren mesedetan[2].

↑ a b c «Turpan's Jiaohe Ancient Ruins 交河故城 | Traveler's Guide» Xinjiang: Far West China 2019-04-03 (Noiz kontsultatua: 2019-10-15). ↑ a b c d «The Jiaohe Ruins — a Disappearing City of Earth» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-10-15). ↑ a b «Ancient City of Jiaohe, Yarkhoto, Turpan Xinjiang» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-15).
Photographies by:
Statistics: Position
5312
Statistics: Rank
17357

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
145679832Click/tap this sequence: 5728

Google street view

Where can you sleep near Jiaohe hondarrak ?

Booking.com
489.934 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 99 visits today.