Laos
Context of Laos
Laos, izen ofiziala Laosko Herri Errepublika Demokratikoa (laoseraz: ສາທາລະນະລັດ ປະຊາທິປະໄຕ ປະຊາຊົນລາວ, Sathalanalat Paxathipatai Paxaxon Lao), hego-ekialdeko Asiako estatu burujabea da, Indotxina penintsulan dagoena. Mugakide ditu Birmania eta Txina ipar-mendebaldean, Vietnam ekialdean, Kanbodia hegoaldean eta Thailandia mendebaldean. 236.800 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 7,2 milioi biztanle zituen 2020an. Hiriburua Vientian da.
Egungo Laosko lurraldea Lan Xang erresuma ahaltsuaren parte izan zen XIV. eta XVIII. mendeen artean. Frantziako kolonia izan ondoren, 1949an eskuratu zuen independentzia. 1954-1975 bitarteko gerra zibil luzea Pathet Laoko komunistak boterera iritsita amaitu zen. Ordutik, alderdi bakarreko erregimen marxista-leninista da. Lao da etnia nagusia, lur behereetan batez ere. Garapen bideko herrialdea da, baina oso hazkunde handia izan zuen 2000ko hamarkadan.
More about Laos
- Currency Laostar kip berria
- Calling code +856
- Internet domain .la
- Mains voltage 230V/50Hz
- Democracy index 1.77
- Population 6858160
- Area 236800
- Driving side right