Pitxerren lautada (laoseraz: ທົ່ງໄຫຫິນ tʰōŋ hǎj hǐn ahoskatua) Laosko aztarnategi megalitikoa da, Xiangkhouang ordokian dagoena. Aztarnategiaren ezaugarri nagusia harrizko pitxerren agerpena da.
1930eko hamarkadan ikerketa arkeologikoak hasi zituztenean, historiaurreko hileta-ohiturekin loturik zeudela uste zuten. Egun ezagutzeke dago pitxerren helburua baina Burdin Arokoak (k. a. 500 k.o. 500) direla diote adituek.
Gehitu iruzkin berria