Vientian
Vientian (laoseraz ວຽງຈັນ) Laosko hiriburua da. Hiria ibai portua da, Mekong ibaiaren haranean, errepublikaren erdialdean, Thailandiako mugatik hurbil. 2005ean Vientianek 200.000 biztanle inguru zituen eta bere metropolitar guneak, hau da, Vientian prefekturak 700.000 biztanle inguru. Vientian izen bereko prefekturan dago. Hiria Wattay nazioarteko aireportuak zerbitzatzen du. Laosko eta izen bereko probintziako hiriburua eta ibai portua, Mekong ibaiaren ertzean.
XIII. mendean sortu zuten hiria eta XVI. mendean Laosko erreinuko hiriburu egin zuten. 1778an Siamgo estatuak hartu zuen. 1828an Phya Bodin jeneral siamdarrak hiria suntsitu zuen. Laos Frantziaren protektoratu izan zen garaian hiriburua izan zen eta 1957an, Laos burujabeko hiriburu egin zuten.
Gehitu iruzkin berria