Context of Ipar Mazedoniako Errepublika

Ipar Mazedonia (mazedonieraz: Северна Македонија, [ˈsɛvɛrna makɛˈdɔnija] ahoskatuta) edo Mazedonia, ofizialki Ipar Mazedoniako Errepublika (mazedonieraz: Република Северна Македонија [rɛˈpublika ˈsɛvɛrna makɛˈdɔnija] ahoskatua), Europako estatu itsasgabea da, Balkanetako penintsulan kokatua. Mugakide ditu Serbia eta Kosovo iparraldean, Albania mendebaldean, Grezia hegoaldean eta Bulgaria ekialdean. Hiriburua Skopje da.

1991ko irailaren 8an independentzia aldarrikatu zuenetik 2019ko otsailaren 12ra estatuak Mazedoniako Errepublika izen ofiziala eta Mazedonia izen laburtua erabili zituen. Izen horien erabilerak Greziarekin gatazka piztu zuen. Izan ere, Grez...Irakurri gehiago

Ipar Mazedonia (mazedonieraz: Северна Македонија, [ˈsɛvɛrna makɛˈdɔnija] ahoskatuta) edo Mazedonia, ofizialki Ipar Mazedoniako Errepublika (mazedonieraz: Република Северна Македонија [rɛˈpublika ˈsɛvɛrna makɛˈdɔnija] ahoskatua), Europako estatu itsasgabea da, Balkanetako penintsulan kokatua. Mugakide ditu Serbia eta Kosovo iparraldean, Albania mendebaldean, Grezia hegoaldean eta Bulgaria ekialdean. Hiriburua Skopje da.

1991ko irailaren 8an independentzia aldarrikatu zuenetik 2019ko otsailaren 12ra estatuak Mazedoniako Errepublika izen ofiziala eta Mazedonia izen laburtua erabili zituen. Izen horien erabilerak Greziarekin gatazka piztu zuen. Izan ere, Greziak izen bereko eskualde historiko bat duenez, ez zizkion izen horiek erabiltzea onartzen. Horregatik, gatazkak iraun zuen bitartean, Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia (ingelesezko Former Yugoslavian Republic of Macedoniatik) behin-behineko izendapen ofiziala erabili zuen nazioarteko erakundeetan.

Ipar Mazedonia NBEko kide da, baita Europako Kontseiluko kidea ere. Horiez gain, Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundean eta Munduko Merkataritza Erakundean parte hartzen du. 2005eko abendutik, Europako Batasunean sartzeko hautagaia da, baita NATOn sartzekoa ere.

5 things to do in Ipar Mazedoniako Errepublika

Phrasebook

Ez horregatik
Нема на што
Ireki
Отвори
Edan
Пијте
Garagardoa
Пиво
Tira
Повлечете
Laguntza!
Помош!
Bultza
Притисни
Komuna
Тоалет
Janari
Храна

Where can you sleep near Ipar Mazedoniako Errepublika ?

Booking.com
8.843.638 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 5.094 visits today.