Shqipëria
AlbaniaContext of Albania
Albania (albanieraz: Shqipëri/Shqipëria), ofizialki Albaniako Errepublika (albanieraz: Republika e Shqipërisë; ɾɛpuˈblika ɛ ʃcipəˈɾiːs ahoskatua) Europako hego-ekialdean dagoen errepublika da, Balkanetan alde batetik eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean bestetik kokatua. Iparraldean Serbia eta Montenegrorekin muga egiten du, ekialdean Ipar Mazedoniako Errepublikarekin, hegoaldean Greziarekin, eta mendebaldean Itsaso Adriatikoarekin.
Albania hainbat erakundeko kide da, besteak beste, Nazio Batuak, NATO, Europako Kontseilua, Merkataritzaren Mundu Erakundea, Batzar Islamikoko Erakundea eta Mediterraneoko Batasunaren kide sortzailea. Albania Europar Batasunean sartzeko balizko hautagaia izan da 2003ko urtarriletik eta hautagaitza ofiziala aurkeztu zuen 2009ko apirilaren 28an.
K...Irakurri gehiago

Kosovo eta Bosnia-Herzegovinaekin batera, Albania da musulman nagusi diren Europako herrialdeetako bat.
Hiriburua Tirana da eta hizkuntza ofiziala albaniera da.
More about Albania
- Native name Shqipëria
- Calling code +355
- Internet domain .al
- Mains voltage 220V/50Hz
- Democracy index 6.11
- Population 2793592
- Area 28748
- Driving side right