Context of Bosnia-Herzegovina

Bosnia-Herzegovina, izen ofiziala Bosnia eta Herzegovina (bosnieraz eta kroazieraz: Bosna i Hercegovina; serbieraz: Босна и Херцеговина), hegoaldeko Europako estatu burujabea da, Balkanetan kokatua, Itsaso Adriatikoaren ertzean. Hala ere, ia estatu itsasgabea da, 20 kilometroko kosta zerrenda besterik ez baitu, Neum hiriaren inguruan. Iparraldean, mendebaldean eta hego-mendebaldean Kroazia du, ekialdean Serbia, eta hego-ekialdean Montenegro. 51.201 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2018an 3,4 milioi biztanle zituen. Hiriburua Sarajevo da.

Bosnia-Herzegovina bi entitatetan dago banatua: Bosnia-Herzegovinako Federazioa, kroaziarren eta bosniakoen lurraldeak hartzen dituena, eta Bosniako Serbiar Errepublika. Ipar-ekialdeko Brčkoko Barrutia bien artean administraturik dago. 1992ko udaberrian independentzia aldarrikatu zen arte, Bosnia eta Herzegovina Jugoslaviako errepublikak ziren. 1992-1995 urteetan gerra zibila zabaldu zelarik, Bosnia banatu...Irakurri gehiago

Bosnia-Herzegovina, izen ofiziala Bosnia eta Herzegovina (bosnieraz eta kroazieraz: Bosna i Hercegovina; serbieraz: Босна и Херцеговина), hegoaldeko Europako estatu burujabea da, Balkanetan kokatua, Itsaso Adriatikoaren ertzean. Hala ere, ia estatu itsasgabea da, 20 kilometroko kosta zerrenda besterik ez baitu, Neum hiriaren inguruan. Iparraldean, mendebaldean eta hego-mendebaldean Kroazia du, ekialdean Serbia, eta hego-ekialdean Montenegro. 51.201 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2018an 3,4 milioi biztanle zituen. Hiriburua Sarajevo da.

Bosnia-Herzegovina bi entitatetan dago banatua: Bosnia-Herzegovinako Federazioa, kroaziarren eta bosniakoen lurraldeak hartzen dituena, eta Bosniako Serbiar Errepublika. Ipar-ekialdeko Brčkoko Barrutia bien artean administraturik dago. 1992ko udaberrian independentzia aldarrikatu zen arte, Bosnia eta Herzegovina Jugoslaviako errepublikak ziren. 1992-1995 urteetan gerra zibila zabaldu zelarik, Bosnia banatua gelditu zen, eta elkarren kontrako taldeek gobernatua. Egungo gobernu egiturak Daytongo Akordioaren bidez sortu ziren 1995ean.

More about Bosnia-Herzegovina

Basic information
  • Calling code +387
  • Internet domain .ba
  • Mains voltage 230V/50Hz
  • Democracy index 4.84
Population, Area & Driving side
  • Population 3816459
  • Area 51197
  • Driving side right

Where can you sleep near Bosnia-Herzegovina ?

Booking.com
489.880 visits in total, 9.197 Points of interest, 404 Destinations, 45 visits today.