Россия
ErrusiaContext of Errusia
Errusia (errusieraz: Росси́я, Rosia), ofizialki Errusiako Federazioa (Росси́йская Федера́ция, Rosijskaia Fiedieratsia), iparraldeko Eurasiako estatu burujabea da. Munduko estaturik handiena da, 17.075.400 kilometro koadroko eremua hartzen baitu, Europan eta Asian. Sobietar Batasuna ohiaren errepublika nagusia izan zen. Egun munduko estaturik boteretsuenetako bat da, ekonomian nahiz politikan. Mosku du hiriburua eta hiri jendetsuena; eta San Petersburgo du hiri jendetsuenetan bigarrena. 2017an, 144,5 milioi biztanle zituen (146,8 milioi Krimea eta Sebastopol barne).
Errusia da inguruko lurraldeekin muga luzeena duen munduko herrialdea. Mugakide ditu, iparraldean, Ozeano Artikoaren zenbait adar, Barents, Kara, Laptev, Ekialdeko Siberiakoa eta Txuktxi; ekialdean, Ozeano Barearen zenbait adar, Bering itsasartea (Errusia eta Alaska banatzen dituena), Bering itsasoa, eta Okhotskeko eta Japoniako itsasoak; hegoaldean, ...Irakurri gehiago
Errusia (errusieraz: Росси́я, Rosia), ofizialki Errusiako Federazioa (Росси́йская Федера́ция, Rosijskaia Fiedieratsia), iparraldeko Eurasiako estatu burujabea da. Munduko estaturik handiena da, 17.075.400 kilometro koadroko eremua hartzen baitu, Europan eta Asian. Sobietar Batasuna ohiaren errepublika nagusia izan zen. Egun munduko estaturik boteretsuenetako bat da, ekonomian nahiz politikan. Mosku du hiriburua eta hiri jendetsuena; eta San Petersburgo du hiri jendetsuenetan bigarrena. 2017an, 144,5 milioi biztanle zituen (146,8 milioi Krimea eta Sebastopol barne).
Errusia da inguruko lurraldeekin muga luzeena duen munduko herrialdea. Mugakide ditu, iparraldean, Ozeano Artikoaren zenbait adar, Barents, Kara, Laptev, Ekialdeko Siberiakoa eta Txuktxi; ekialdean, Ozeano Barearen zenbait adar, Bering itsasartea (Errusia eta Alaska banatzen dituena), Bering itsasoa, eta Okhotskeko eta Japoniako itsasoak; hegoaldean, Txina, Ipar Korea, Mongolia, Kazakhstan, Azerbaijan, Georgia eta Itsaso Beltza; hego-ekialdean, Ukraina; mendebaldean, Polonia, Bielorrusia, Lituania, Letonia, Estonia, Finlandiako golkoa eta Finlandia, eta ipar-mendebaldean, Norvegia.
More about Errusia
- Currency Errublo errusiar
- Native name Россия
- Calling code +7
- Internet domain .ru
- Speed limit 90
- Mains voltage 220V/50Hz
- Democracy index 3.31
- Population 137550949
- Area 17075400
- Driving side right