Матрёшка ( Matrioxka )

Matrioxka, Errusiar panpina edota Babushka panpina (errusieraz матрёшка) bata bestearen barnean sarturik doazen panpina multzoaren izena da. Izena errusierazko emakumezko Matryona (Матрёна) izenetik eratorria da. Aldiz, Babushka izenak errusieraz amona edo amatxia esan nahi du. Bere ezaugarriak neurri ezberdinak, margoak eta kolore aniztasuna dira. Errusiako usadiozko irudiak dira, halere, beste hainbat herrialdeetan ere salgai ikus daitezke: Txekiar Errepublika, Polonia, Eslovakia, Alemania...

Destinations