Водка ( Vodka )

Vodka (polonieraz: wódka, ˈvutka ahoskatua; errusieraz: водка, ˈvotkə ahoskatua; suedieraz: vodka, vɔdkɑː ahoskatua) kolorerik eta usainik gabeko pattarra da. Almidoian oparoa den edozein landaretik destilatu daiteke. Arrunki zekale-garauak edota gari-garauak erabiltzen dira, baina patatak edota melazak ere erabil daitezke. Vodka Errusiako eta Poloniako pattar nazionala da eta urtxoa (uraren txikigarria) esan nahi du. Ura polonieraz woda esaten da eta errusieraz водá.

Vodkak %35 eta %50 arteko alkohol-gradu bolumetrikoa eduki ohi du. Poloniako, Lituaniako eta Errusiako Vodka klasikoek %40ko alkohol-gradu bolumetrikoa daukate, 1894an Alexandro III.ak vodkaren ekoizpena araupetu zuelako.

Destinations