Sarajevo

Sarajevo (zirilikoz: Сарајево, serbokroazieraz sǎrajɛʋɔ ahoskatua) Bosnia-Herzegovinako hiriburu eta hiri garrantzitsuena da, 450.000 biztanlerekin (1991). Hiriko erdigunea itsasoaren altueratik 511 metrora dago kokatua. Miljacka ibaiaren haranean eta Trebević mendien ondoan dago.

Historia
 
Sarajevoren ikuspegi orokorra.
 
Sarajevoko museoa.

Neolitoko aztarnak (Butmir kultura) aurkitu dira Sarajevo aldean. Erromatarrek inguru haietan eraiki zuten hiri bat (egungo Ilidza hirian). VII. mendean herri eslaviarrak kokatu ziren bertan. XV. mendearen bukaeran, turkiarren inbasioaren ondoren, merkataritza gune garrantzitsu eta musulmanen hiri nagusi bihurtu zen.

XVI. mendean Latinluk auzoa eraiki zuten Dubrovnikeko merkatari kroaziarrek, eta Cifuthani izenekoa Iberiar penintsulatik egotzi zituzten judu sefardiek. XVII. eta XVIII. mendeak latzak izan ziren: 1697an hiria erre zuen Eugenio Savoiako printzeak eta izurriek hil asko eragin zuten biztanleen artean. 1851. urtean turkiarren aurka matxinatu ziren Sarajevoko bosniarrak. 1878an Austria-Hungariako inperioaren barnean geratu ziren Bosnia eta Herzegovina, eta XIX. mendearen bukaeran austriarren aurkako mugimendua zabaldu zen, Mlada Bosna ("Bosnia Gaztea") taldea zela buru.

1914an Sarajevo hirian hil zuen gazte serbiar batek Austriako artxidukea, eta ekintza haren ondorioz hasi zen Lehen Mundu Gerra. 1918an, Jugoslaviako erresuma berrian sartzea erabaki zuen Sarajevoko dietak. Bigarren Mundu Gerraren garaian, borroka latzak izan ziren alde hartan erresistentziaren eta nazien artean. Gerraren ondoren, Bosnia-Herzegovinako errepublikako hiriburu bihurtu zen, eta Jugoslavia berriko kultura hiri nagusietako bat izan zen handik aurrera. 1984. urtean Neguko Olinpiar Jokoak egin ziren han.

1992an, Bosnia-Herzegovinako estatuko hiriburu egin zuten, bosniarrek erreferendumean independentzia aukeratu ondoren, eta aste batzuk geroago hasi zen Bosniako Gerra, zeinak hondamendia ekarri zuen Sarajavera, setio luze batekin.

1992ko apirilaren 5etik 1996ko otsailaren 29ra iraun zuen setioak. Estimatzen da 10.000 lagun inguru hil zirela edo falta direla, tartean 1.500 ume. Horretaz gain, 56.000 zauritu ere eragin zuen setioak. 1995erako, hilketek eta derrigorrezko migrazioak 334.663 biztanlera murriztu zuten hiriaren populazioa, gerra aurrekoaren %64.

Gerraren amaiera Daytongo Akordioek ekarri zuten, 1995eko amaieran, nahiz eta Sarajevoren isolamenduak jarraitu zuen. Akordio haien ondoren baita ere, estatu independente gisako onarpena lortu zuen Bosniak, eta estatu-hiriburu bilakatu zen harrezkero Sarajevo.

Photographies by:
Statistics: Position
829
Statistics: Rank
128646

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
765214938Click/tap this sequence: 4468

Google street view

Where can you sleep near Sarajevo ?

Booking.com
490.018 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 67 visits today.