Gran Pirámide de Cholula
( Cholulako piramide handia )Cholulako piramide handia (gaztelaniaz: Gran Pirámide de Cholula) edo Tlachihualtépetl (euskaraz: «eskuz egindako muinoa») munduko piramide basamenturik handiena da, 400 metrorekin. Mundu Berriko piramide baten gune arkeologikorik handiena da, baita gaur egun munduan dagoen piramiderik handiena ere. Piramidea inguruko lautadaren gainetik 55 metrora dago, eta bukaturik 450 metro bider 450 metro neurtu zituen. Tradizioak piramidea Quetzalcoatl jainkoari eskainia zegoen tenplu bat zela dio. Eraikinaren arkitektura estiloa, Mexikoko Haraneko Teotihuacanekin estuki lotua zegoen, Golkoko kostaldearen eragina ere nabaria den arren, bereziki El Tajínena.
Photographies by:
Comisión Mexicana de Filmaciones from México D. F., México - CC BY-SA 2.0
Octavio Alonso Maya … - CC BY-SA 3.0
Zones
Statistics: Position
1153
Statistics: Rank
202158
Gehitu iruzkin berria