Teotihuacán

( Teotihuacan )

Teotihuacan, batzuetan Teotihuacán (nahuatlez, Teōtihuácān, «jainkoak sortu ziren lekua») Mesoamerikako antzinako hiria izan zen, Mexikoko Haranean kokatua, Mexiko Hiritik 40 kilometro ipar-ekialdera. Gaur egun, kolonaurreko arkeologia gune erraldoia da, Mesoamerikan eraiki ziren egitura piramidal handienetakoak dituena. Piramideez gain, bizitoki multzoak, Hilen Etorbidea eta horma-irudi koloretsu ezagunak ere daude. Arkeologia guneak 83 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1987an.

Hiria K. a. 200 aldean sortu, eta VII-VIII. mendean utzi zen bertan behera. Goren unean, 1. milurtekoaren lehen erdian, Ameriketako hiri handiena eta munduko handienetakoa zen, 200.000 biztanle baino gehiago baitzituen. Hiri horri lotutako zibilizazioari Teotihuacano edo Teotihuacan deitzen zaio. Inperio baten erdigunea ote zen eztabaidagai dagoen arren, argi dago eragin handia izan zuela Mesoamerika osoan. Teotihuaca...Irakurri gehiago

Teotihuacan, batzuetan Teotihuacán (nahuatlez, Teōtihuácān, «jainkoak sortu ziren lekua») Mesoamerikako antzinako hiria izan zen, Mexikoko Haranean kokatua, Mexiko Hiritik 40 kilometro ipar-ekialdera. Gaur egun, kolonaurreko arkeologia gune erraldoia da, Mesoamerikan eraiki ziren egitura piramidal handienetakoak dituena. Piramideez gain, bizitoki multzoak, Hilen Etorbidea eta horma-irudi koloretsu ezagunak ere daude. Arkeologia guneak 83 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1987an.

Hiria K. a. 200 aldean sortu, eta VII-VIII. mendean utzi zen bertan behera. Goren unean, 1. milurtekoaren lehen erdian, Ameriketako hiri handiena eta munduko handienetakoa zen, 200.000 biztanle baino gehiago baitzituen. Hiri horri lotutako zibilizazioari Teotihuacano edo Teotihuacan deitzen zaio. Inperio baten erdigunea ote zen eztabaidagai dagoen arren, argi dago eragin handia izan zuela Mesoamerika osoan. Teotihuacanoen presentzia, agian erabateko kontrol ekonomiko eta politikoa ere, Veracruzeko hainbat gunetan eta Maien eskualdean ikus daiteke. Biztanleen etnia ere eztabaidagaia da, besteren artean nahuak, agian otomiak edo totonakak izan baitziren. Zenbait adituren arabera, Teotihuacan estatu multietnikoa izan omen zen.

Historia

Teotihuacan hiri inguruan sortu zen zibilizazioa maien garaikoa da. Hiria K. a. 500. urte inguruan sortu zen, nahiz eta hainbat mendetan zehar osatu zen erabat, eta eremu berriak erantsi zitzaizkion urteek aurrera egin ahala. Hiri hura hartzen da Mendebaldeko hemisferioko lehen hirigunetzat eta Azteken Inperio aurreko Ameriketako metropoli handientzat. Izan ere, 200.000 biztanle inguruko hiria izan zen garai oparoenean (450-650 aldean), eta 20 kilometro koadrotik gorako eremua hartzen zuen.

Oro har, zibilizazio baketsua izan zela esan daiteke, arma eta gerrari buruzko irudi eta sinbolo gutxi aurkitu baitira. Ez zuten harresiak eraikitzeko ohiturarik, kasu berezietan eta hiriaren hondamena hasi zen garaian izan ezik, eta agintariak printze borrokalariak izan ordez erlijioarekin lotura handiagoa zuten errege-apaizak ziren. Jainko nagusia Tlaloc zen, uraren jainkoa, eta haren mende zeuden izadiko gainerako indarren jainkoak. Teotihuacanen agertu zen lehen aldiz Mexikoko kulturan garrantzi handikoa izan den beste mito baten irudia: Quetzalcoatl edo suge lumaduna.

Aldiak

Teotihuacango historian zenbait aldi bereiz daitezke[1]:

Patlachique aldia (K. a. 100 - K. o. 1): 4 eta 6 kilometro koadro arteko hedadura; Tzacualli aldia (1-150): Hilen Etorbidea, Eguzkiaren Piramidea eta Ilargiarena eraikitzen hasi ziren; hiriak 17 kilometro koadro zituen; Miccaotli aldia (150-250): Lumadun Sugearen Piramidea eta Zitadela eraikitzen hasi ziren; hiriak gehienezko eremua hartu zuen (22,5 kilometro koadro) eta 45.000 biztanle zituen; Tlamimilolpa aldia (250-450): estetika maila handiko artelanak egin ziren; Lumadun Sugearen piramideari atxikitako piramidea eraiki zen; Mexikoko golkoarekin eta maien zibilizazioarekin izan zuen harremana; hiriak 65.000 biztanle zituen; Xolalpan aldia (450-650): Teotihuacango kultura ezaugarrien hedapena Mesoamerika osoan zehar; Tetitla, Yayahuala, Atetelco, Tepantitla, Xolalpan, Tlamimilolpa multzo erlijiosoak, administratiboak eta etxebizitzak eraiki ziren; hiriak 85.000 biztanle zituen; Metepec aldia (650-750): gainbehera (70.000 biztanle); Oxtipac aldia: amaierako gainbehera (2000 biztanle).↑ Eduardo Matos Moctezuma, Teotihuacan. La cité des dieux, CNRS Éditions, 82-87 or.
Photographies by:
Statistics: Position
1476
Statistics: Rank
82861

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
672591843Click/tap this sequence: 9315

Google street view

Where can you sleep near Teotihuacan ?

Booking.com
489.343 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 170 visits today.