Xochimilco Mexiko Hiriko 16 ordezkaritzetako bat da. Barruti federalaren hego-ekialdean dago eta 122 km² luze-zabal da. Ordezkaritzak (gaztelaniaz delegación) 404.458 biztanle ditu, 2005ko erroldaren arabera.

Historia Mexiko Hiriko hirigune historikoa eta Xochimilco1
World Heritage Logo global.svg  UNESCOren gizateriaren ondarea Xochimilco.jpg 

Trajinerak ur gainean

Mota Kulturala Irizpideak i, ii, iv, v Erreferentzia 412 Kokalekua   Mexiko Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea Izen ematea 1987 (XI. bilkura) 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Xochimilcoren jatorria garai prehispanikoan dago. Mesoamerikar Aro Aurreklasikotik, bertako aintziraren ertzak eta uharteak jatorri ezezaguneko gizataldeen bizileku izan zen. Postklasiko hasieran, altépetl (udalerri azteka) garrantzitsua zen, mexikek bereganatu baitzuten. Espainiar Inperioaren eta Independentziaren lehen urteetan, Xoxhimilcoko lurrak Mexiko Hiriaren elikagai hornitzaile nagusi bihurtu zen.

Ordezkaritzak kontraste handiak ditu. Bere mugetan jatorrizko 14 herri aurkitzen dira: San Andrés Ahuayucan, San Francisco Tlalnepantla, San Gregorio Atlapulco, San Lorenzo Atemoaya, San Lucas Xochimanca, San Luis Tlaxialtemalco, San Mateo Xalpa, Santa Cecilia Tepetlapa, Santa Cruz Acalpixca, Santa Cruz Xochitepec, Santa María Nativitas, Santa María Tepepan, Santiago Tepalcatlalpan eta Santiago Tulyehualco, kultura tradizional eta oinordetza indigenaren bereizgarri ugari gordetzen dituztenak. Xochimilcoko iparraldea Mexiko Hiriaren hiriguneari guztiz atxikia dago eta bertan daude arlo ekonomikoan garrantzia duten industrialde eta zerbitzuguneak. Bestalde, hegoaldeko mendiak eta erdialdeko aintzira eremuak naturgune handia osatzen dute.

Xochimilcoren garrantzia chinampa delakoetatik datorkio. Hauek antzinako mesoamerikar nekazaritzako teknika dira, Mexikoko Haraneko zenbait gizataldek garatu eta elkarbanatua. Chinampak baratz lauki eta artifizialak dira, aintzira azaletan eta zingiretan barazkiak eta eta loreak hazteko sortuak. Texcoco eta Anáhuac aintzirak lehortu ostean, Xochimilco eta Tláhuac guneetan baino ez da geratzen chinampa sistema hau. Aintzira-sistema berezi hau gordetzeko asmoz, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1987an. Hala ere, izendapena galtzeko arriskuan izan da birritan, hiritze prozesuak chinampak andeatzen baititu.

Egun turismo gune erakargarria ere bada, mexikar ugari ubideetan nabigatzea joaten baitira txalupa zapal eta apainduetan (trajineras).

Photographies by:
Daani tru - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
2797
Statistics: Rank
42882

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
968143275Click/tap this sequence: 6481

Google street view

Where can you sleep near Xochimilco ?

Booking.com
487.368 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 1 visits today.