Bamiyango Budak

Bamiyango Budak (persieraz: بت های باميان‎bott-hâye Bāmiyān) Afganistanen zeuden bi Buda erraldoi izan ziren, Gizateriaren Ondare gisa sailkatuak. Kabuletik 230 kilometrora ipar-mendebaldean, Bayman bailaran zeuden, Hazarajat eskualdean. 507an (txikiena) eta 554an (handiena) eraikiak, estatuak arte greko-budistaren estilo klasikoa zuten. 35 eta 53 metroko altuera zuten.

Gorputzak zuzenean egin ziren hareharrizko hegietan, baina detaileak egiteko buztina eta lastoa erabili zuten, estukoarekin inguratuz. Inguratze hau guztia denborarekin galdu zen, baina margotua egon zen, aurpegiak, eskuak eta arropetako tolesak hobeto ikus zitezen; handiena gorrimin kolorez margotua zegoen, txikiena hainbat kolore ezberdinez. Besoen beheko aldeak buztin-lasto nahasketarekin eginak zeuden eta egurrezko egitura batez eutsiak. Uste denez, aurpegien goiko aldeak egurrezko maskarekin eraiki zeuden.

2001eko martxoan Talibanak dinamitatu zituen, Mullah M...Irakurri gehiago

2001eko martxoan Talibanak dinamitatu zituen, Mullah Mohammed Omar liderarren aginduz, gobernuak idoloak zirela adierazi ostean. Afganistanen ordezkari batek Ameriketako Estatu Batuetan adierazi zuenez protesta gisa dinamitatu zituzten, nazioarteko laguntza bakarrik estatuak babesteko heltzen baitzen, eta ez gosetea pairatzen zuen herritarrak laguntzeko. Hala ere Afganistaneko Atzerri Ministroak esan zuen Islamaren erlijio ikonoklastismoa zela eta eraitsi zituztela. Nazioarteko komunitateak Buda horien suntsipena gogor salatu zuen, eta Talibanaren erlijio intolerantziaren adibidetzat jarri zen. Japonia eta Suitzak laguntza eskaini dute estatuak berreraikitzeko.

Photographies by:
James Gordon - CC BY 4.0
Statistics: Position
119
Statistics: Rank
424524

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
678312459Click/tap this sequence: 5362
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Bamiyango Budak ?

Booking.com
6.284.469 visits in total, 9.281 Points of interest, 405 Destinations, 45 visits today.