Context of Afganistan

Afganistan (paxtuneraz: افغانستان‎Afġānestān) Hegoaldeko Asia eta Erdialdeko Asiaren bidegurutzean dagoen estatu itsasgabe menditsu bat da. Pakistanekin egiten du muga ekialdean eta hegoaldean, Iranekin mendebaldean, Turkmenistanekin, Uzbekistanekin eta Tajikistanekin iparraldean eta Txinarekin ipar-ekialdean. 652.864 kilometro koadrorekin, batez ere ingurune menditsua da, lautadekin iparraldean eta hego-mendebaldean. Kabul da hiriburua eta hiririk handiena, 4.600.000 pertsona ingururekin. Herrialdeko etnia nagusia paxtunak dira, baina badaude ere tajikoak, hazarak eta uzbekiarrak.

Aurkitutako lehen giza aztarnak Erdi Paleolitokoak dira, eta herrialdearen kokapen estrategikoa Zetaren Bidearen baitan Ekialde Hurbilarekin zein Asiako beste eskualde batzuekin kontaktu zuzena ziurtatu dio. Lurralde honek gatazka militar eta okupazio ugari izan ditu, Alexandro Handiatik hasita, Maurya Inperioak, arabiar musulman...Irakurri gehiago

Afganistan (paxtuneraz: افغانستان‎Afġānestān) Hegoaldeko Asia eta Erdialdeko Asiaren bidegurutzean dagoen estatu itsasgabe menditsu bat da. Pakistanekin egiten du muga ekialdean eta hegoaldean, Iranekin mendebaldean, Turkmenistanekin, Uzbekistanekin eta Tajikistanekin iparraldean eta Txinarekin ipar-ekialdean. 652.864 kilometro koadrorekin, batez ere ingurune menditsua da, lautadekin iparraldean eta hego-mendebaldean. Kabul da hiriburua eta hiririk handiena, 4.600.000 pertsona ingururekin. Herrialdeko etnia nagusia paxtunak dira, baina badaude ere tajikoak, hazarak eta uzbekiarrak.

Aurkitutako lehen giza aztarnak Erdi Paleolitokoak dira, eta herrialdearen kokapen estrategikoa Zetaren Bidearen baitan Ekialde Hurbilarekin zein Asiako beste eskualde batzuekin kontaktu zuzena ziurtatu dio. Lurralde honek gatazka militar eta okupazio ugari izan ditu, Alexandro Handiatik hasita, Maurya Inperioak, arabiar musulmanek, mongoliarrek, britaniarrek, sobietarrek eta Ameriketako EStatu Batuek gidatutako NATOren aliantza batek okupatu dute. "Konkistaezina" eta "inperioen hilerria" ezizenak jaso ditu, nahiz eta historiako epe askotan okupazio ugari izan dituen. Lurralde honetatik ere abiatu dira hainbat inperio handi sortzeko indarrak, tartean Greko-Baktriar Erresuma, Kusan, Heftalitak, Samandar Inperioa, Ghaznavidak, Guridar Inperioa, Khilji dinastia, Mogol Inperioa, Hotakiar dinastia eta Durrani Inperioa.

Afganistango estatu modernoa Hotakiar dinastiarekin eta Durrani Inperioarekin abiatu zen XVIII. mendean zehar. XIX. mendean, Afganistan Britainiar Rajaren eta Errusiar Inperioaren artean kokatutako tapo estatua izan zen Joko Handiaren testuinguruan. Hirugarren Anglo-Afganiar Gerraren ostean, 1919an, herrialdea kanpoko influentziatik libratu zen, Amanullah erregearekin Afganistango Erresuma bilakatuz. Mende erdi beranduago Zahir Shah kanporatu zuten eta Afganistango Errepublika osatu zen. 1978an, Saur Iraultzaren ondorioz Afganistan estatu sozialista bilakatu zen, baina mujahideenen altxamenduaren ostean Sobietar-Afgandar Gerra hasi zen. 1996an Afganistango lurralderik gehiena Taliban fundamentalista islamikoen esku zegoen, bost urtez erregimen totalitario bat ezarri zutenak. Talibanak boteretik kendu zituzten estatubatuar inbasio baten bidez, baina oraindik ere herrialdearen zati handiak kontrolpea izan zituzten. Hogei urteko gerra bat hasi zen Talibanaren eta Afganistango Errepublika Islamikoaren artean, 2021eko taliban erasoaldiarekin eta Kabulen erortzearekin amaitu zena, Talibana berriro ere boterera helduz.

Herrialdeak terrorismo, pobrezia, gosete eta ustelkeria maila oso altuak ditu. Herrialdea Nazio Batuen Erakundearen, Batzar Islamikoko Erakundearen, Eskualdeko Kooperaziorako Hegoaldeko Asiako Elkartearen, G77ren, Kooperazio Ekonomikoko Erakundearen eta Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren kide da. Afganistango ekonomia munduko 96.a da, 72.000 milimoi dolarreko barne produktu gordinarekin. Hala ere, per capita errentaren mailan 169.a da 186 herrialdetik, 2018ko datuen arabera.

More about Afganistan

Basic information
  • Currency Afgani
  • Calling code +93
  • Internet domain .af
  • Mains voltage 240V/50Hz
  • Democracy index 2.85
Population, Area & Driving side
  • Population 15500000
  • Area 652230
  • Driving side right

Where can you sleep near Afganistan ?

Booking.com
489.308 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 135 visits today.