Troya
( Troia )Troia edo Ilion (antzinako grezieraz: Τροία, Troia, edo Ίλιον, Ilion) egiazko eta kondairetako hiria da, Troiako gerra gertatu zen hiria Iliadaren arabera.
Poemaren egilea Homero dela esaten da, K.a. IX edo VIII mendean idatzia. Hala ere, pasarte batzuk antzinagokoak ere dira. Odisean ere aipatzen da Troia hiria. Gerora Virgiliok Homeroren kondaira jarraitu zuen Eneidarekin.
Antzinako Troia Dardaneloetako itsasartean zegoen, Eskamandro eta Simoisen ibaien artean, Itsaso Beltzera sartzeko pasabide estrategikoan. 1870an arkeologia indusketak izan ziren eta, ikusi zutenez, Troia asko izan ziren, garai ezberdinetan eta bata bestearen gainean. Homeroren Troia VII.a zela esaten da.
Photographies by:
CherryX - CC BY-SA 3.0
Zones
Statistics: Position
3850
Statistics: Rank
95974
Gehitu iruzkin berria