Selimen meskita (turkieraz: Selimiye Camii) otomandar meskita inperiala da, Edirnen eraiki zutena.
1575ean, Selim II.a sultanak Mimar Sinan errege arkitektoari Edirne hirian meskita erraldoi bat eraikitzeko enkargua eman zion. Selimen meskita, gaur egun, hiriko ikurrik eta monumenturik bereizgarriena da, 70,9 metroko altuera duten Turkiako minareterik garaienak izateagatik ospetsua.
UNESCOk 2011n meskita, bere instalazioekin batera (külliye), Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Gehitu iruzkin berria