Pergamo (antzinako grezieraz: ΠέργαμοςPérgamon) Asia Txikiaren ipar-mendebaldeko antzinako hiria zen, egungo Turkian. Egeo itsasoaren kostaldetik 30 kilometrotara zegoen, Lesbos uhartearen parean, Misia izeneko eskualdean. Bere hondakinek egungo Bergama hiria inguratzen dute, Pergamoren behealdea izan zenaren gainean eraikitako hiria.

Historia

Elezaharrak Pergamo hiria Neoptolemo eta Andromakaren seme zen Pergamosek sortu zuela dio, hirurak Troiako gerrako pertsonaiak. K.a. 560an hiria Lidiako errege zen Kresorena zen, eta handik denbora batera Ziro II.a Pertsiako erregearena izatera pasa zen. Iturriren batzuk Alexandro Handiak Pertsiako erregea zen Dario III.a garaitu eta Asia Txiki guztia bereganatu zuenean, Pergamoko gobernari bezala Barsine jarri zuela diote, Rodaseko persiar komandante baten emaztea zena.

Baina hain handi izatera iritsi zen hiri honen jatorria gorengo tokian dagoen zitadela batean dago, non Lisimako Traziakoa jeneralak bere altxorra gorde zuen. Uste denez, aberastasun handia bildu zuen, 9000 talenturaino, beste bitxi batzuekin batera han utzi zituenak tokiko gobernaria zen Fileteroren zaintzapean (Filetaro edo Filetairoi ere deitua beste egile batzuen partetik).

Photographies by:
Mulazimoglu at Turkish Wikipedia - Public domain
Statistics: Position
3219
Statistics: Rank
36378

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
758219364Click/tap this sequence: 3262
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Pergamo ?

Booking.com
491.679 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 5 visits today.