Torneå

( Tornio )

Tornio (ipar samieraz: Duortnus; suedieraz: Torneå) Lappiko Torne ibarrean dagoen hiri finlandiarra da. Eskualde osoko hiri zaharrena, eta hirugarren handiena da Rovaniemi eta Kemi ondoren. Finlandia eta Suedia herrialdeen arteko muga marrazten duen Tornionjoki ibaiaren estuarioan dago, beraz, hiri mugakidea da eta erlazio estua du hirigunetik 500 metrora dagoen Haparanda hiri suediarrarekin; izan ere, 1808-09 bitarteko Finlandiako Gerran, Errusiar Inperioak herrialdea bereganatu zuenean, merkatari eta orokorrean, torniotar gehienak ibaia igaro eta Haparanda hiria sortu zuten Suedian. Kauppakeskus Rajalla–På Gränsen merkatal-zentroa eta polizia bateratua duen komisaldegia eraiki dira azken urteotan, eta IKEA multinazionala ere, bi hirien artean dago .

1.348,42 km²-ko azalera dauka, 161,47 km² ur-azalera, eta 22.500 bat biztanle dauzka. Bere bizilagunak Övertorneå eta Haparanda suediarrak mendebal...Irakurri gehiago

Tornio (ipar samieraz: Duortnus; suedieraz: Torneå) Lappiko Torne ibarrean dagoen hiri finlandiarra da. Eskualde osoko hiri zaharrena, eta hirugarren handiena da Rovaniemi eta Kemi ondoren. Finlandia eta Suedia herrialdeen arteko muga marrazten duen Tornionjoki ibaiaren estuarioan dago, beraz, hiri mugakidea da eta erlazio estua du hirigunetik 500 metrora dagoen Haparanda hiri suediarrarekin; izan ere, 1808-09 bitarteko Finlandiako Gerran, Errusiar Inperioak herrialdea bereganatu zuenean, merkatari eta orokorrean, torniotar gehienak ibaia igaro eta Haparanda hiria sortu zuten Suedian. Kauppakeskus Rajalla–På Gränsen merkatal-zentroa eta polizia bateratua duen komisaldegia eraiki dira azken urteotan, eta IKEA multinazionala ere, bi hirien artean dago .

1.348,42 km²-ko azalera dauka, 161,47 km² ur-azalera, eta 22.500 bat biztanle dauzka. Bere bizilagunak Övertorneå eta Haparanda suediarrak mendebaldean, Ylitornio iparraldean, Rovaniemi ipar-ekialdean, eta Tervola, Keminmaa eta Kemi ekialdean dira, eta Lappiko motore ekonomikoaren ardatzean dago, Kemi-Tornio ardatz ekonomikoan hain zuzen. Perämeri Parke Nazionala ere Tornion dago; nahiz eta Izotz Aroa aspaldi amaitu zen, Botniako badiako itsaso-maila 9 mm urteko abiaduran jaisten ari da oraindik eta ondorioz, noizean behin, uharte berriak agertzen dira parke nazionalean.

Tornio leku estrategiko batean dagoenez, herrialdearen historian garrantzitsuak izan diren bataila asko izan dira bertan, Gerra Zibileko eta Laponiako Gerrako Tornioko Batailak. Suediar Erresuma leku honen garrantziaz konturatu zenean, Torneå hiria sortu 1620, eta merkataritza eta hiri eskubideak eman zizkion urte bat beranduago; honenbestez, Lappiko hiri zaharrena dugu.

Historia
Sakontzeko, irakurri: «Tornioko historia»

Torne ibarreko lehen gizarte antolatua, Izotz Aroaren ondoren, iparraldeko klima leuntzen eta glaziarrak urtzen hasi zirenean iritsi zela uste da, k. a. VII. mende inguruan. Mendeetan eratu zen kulturari Komsa edo Gorravárri izena ematen zaio eta Ozeano Artikoko kostaldean ezarri zirenez gehienbat, Ipar Itsasoko lehen Fonsa kulturako tribuekin harreman estuak izan zituzten. Nahiz eta oraindik, lurralde honen jatorrizko biztanleen, samitarren jatorria ezezaguna den, badirudi tribu hauen eta beranduago Eskandinaviara immigratu zuten eta eurekin samiera hizkuntza eraman zuten herri uraldarren nahasketaren ondorioa direla; hegoaldeko tavastiarrak eta ekialdeko kareliarrak izan ziren aurkitutako burdinezko tresneria Lappira ekarri zuten biztanleak I. mende inguruan.

Suediarren eragina XIV. mendetik aurrera nabaritzen hasi zen eta hegoaldeko Torne ibarra Vestrobotnia antzinako probintziaren barnean gelditu zen. Tornionjoki ibai garrantzitsua zela ohartzean, 1531.urtean, orduan Suediar Erresumako errege zen Gustav Vasak Tornion merkatal hiri bat sortzeko lehen saiakera egin zuen. Hala ere, bai saiakera honek eta bai Joan III.ak 1585. urtean egin zuen saiakerak, ez zuten arrakasta handirik izan; izan ere, Suediar Erresumak lurralde haietan zituzten tavastiar aliatuak, birkarle deituak, Erresumaren aurka altxatu ziren [1].

Suediarrek ezin zuten birkarleen boterearen aurka egin, hauek Vestrobotniako ekonomian esku hartu zutelako. Gainera, ate hau itxita zutenez, Laponia antzinako probintziara iritsi ezinik gelditu ziren suediarrak. Aldaketak 1606. urtean hasi ziren; Suediar Erresumak Torne ibarra bitan banatu zuen birkarleen eragina deuseztatzeko. Honela, ibarra Alatornio eta Ylitornio (Tornio Beherea eta Tornio Garaia) eremuetan banandu zen eta honela, 1620. urtean Botniako badia kostaldeko hiriak sortzen hasi ziren: Umeå, Piteå, Luleå eta Torneå (edo Tornio).

 
XVII. mendeko Tornio merkatal hiria.

Hiria hasiera batean, Seitsenkari uhartean eraikitzea pentsatu zuten, baina segurtasun kontuak zirela-eta, azkenean, gaur egun alde zaharra dagoen Suensaari uhartean eraiki zuten. 1621. urtean eskuratu zituen udalerriak hiri eskubideak eta gutxinaka, biztanleak erakartzen hasi zen. 1647. urtean, hogeita hamabost urte baino iraungo ez zuen lehen eliza eraiki zen eta honela, gaur egungo Lappi eskualdeko hiri zaharrena sortu zen. Hirian garatu zen merkataritza, segituan zabaldu zen inguruetako herrietara, batez ere Tornionjoki ibai inguruko herri txikietara eta Kemira, eta hiria Suediar Erresumako merkataritzaren motore bihurtu zen. Tornion hala nola, Botniako Golkoko izokin, larru eta gurin onenak saltzen ziren eta ordainetan, herritarrek, Suedia eta Itsaso Baltiko osoko produktuak jasotzen zituzten.

XVIII. mende erdialdean, Iparraldeko Gerra Handiaren ondorioz merkataritza geldituko zen beldurrez, torniotarrek ontzigintza industriari ekin zioten. Baita ongi egin ere, euren amesgaiztoak egi bihurtu baitziren; gerran, errusiarrek hiria menperatu eta dena suntsitu zuten 1715. urtean. Nahiz eta suntsiketa horretan portua ez zen guztiz hondatu, sedimentuen mugimenduak eragindako 1762. urteko suak, portua guztiz birrindu zuen. Ontzigintzarekin lortutako irabaziak behintzat, portu berri eta handiago bat eraikitzeko balio izan zuen; azpiegitura hau eraiki zenean 1766ean, hiriak atzerrian merkataritza egiteko baimena lortu zuen eta merkatal-eremua handitzearekin batera, Kemira beldurturik ihes egindako biztanleak berreskuratzea lortu zuen.

 
1908ko hiriaren marrazkia.

XVIII. mendean, Finlandiaren kontrola izateko Suediar eta Errusiar Inperioen arteko guduak izan ziren Finlandia eta Europa osoan; azkenean, 1808–09 bitarteko Finlandiako Gerran, Errusiar Inperioak herrialdea bereganatu zuen, finlandiar nazionalismoaren laguntzaz. Suedia eta Finlandiako Dukerri Handiaren arteko muga orduan, Tornionjoki ibaian jarri zen eta Tornio Dukerriko hiri bihurtu zen. Suediarrek eman eta baimendutako merkataritza eskubide eta ibilbideak ezerezean gelditu ziren eta bertako ekonomiak hondoa jo zuen. Torniotar gehienak muga igaro eta hiritik 500 metrora dagoen lur zati suediarrean hiri berri bat sortu zuten, Haparanda. Hala ere, Tornio mugako herria zenez, errusiarrek goarnizio-hiritzat hartu zuten.

 
Hiritik Haparandara zihoan kable jasoa.

1854. urtean, Krimeako Gerran, soldadu britainiarrek hiria denboraldi batez okuatu zuten. Dena den, ez zuten bertako ekonomia hondoratu Oulu edo Botniako kostaldean dauden hiri askorekin egin zuten bezala; Krimeako Gerrak Tornio aberastu egin zuen britainiar eta frantziarrek Baltikoan ezarri zuten itsas blokeoari esker. Honela, lurreko merkataritza indartu egin zen eta Tornio mugako ezinbesteko hiri bilakatu zen. XIX. mende amaieran industria hazi egin zen hirian; Ipar Lappiko basogintzari esker lurrunezko zerrategiak ireki ziren bertan, 1873ean Lapin Kulta garagardo enpresa sortu zen eta 1903an esaterako, hirira Laurila–Kelloselkä eta Ouluko trenbideak iritsi ziren. Blokea amaitutakoan, Kemi-Tornio ardatza Ipar Finlandiako motore ekonomikoa bilakatu zen.

 
Soldadu finlandiarrak bataila aitzin.

XX. mende hasieran, Errusian zebilen giro nahasiari probetxu atera nahian, finlandiarrek independentzia aldarrikatu zuten 1917an Gerra Zibilaren bitartez. Aipatzekoa da Tornio, Kemi eta Oulu hiriekin batera, Armada Gorriak eta SESBek kontrolatzen zuten Finlandia iparralde, ekialde eta mendebaldeko zati bakarra izan zela. Kontuan izatekoa da industrian lan egiten zuten langileek osatzen zutela biztanleriaren ehuneko altuena. Dena den, Finlandia herrialde subiranoa bihurtu zen, baina hau Tornioren kalterako izan zen; Petsamoko nikel-meatzeei esker, Rovaniemi aukeratu zuten Lappi probintzia sortuberriko merkatal-gune nagusi eta iparrera zihoazen azpiegitura guztiak hiriburu berrira iristen hasi ziren. Armada Zuriak ez zuen Finlandia osoa kontrolatzea lortu 1918ko otsailaren 6ra arte, Tornioko bataila irabazi zuten arte [2].

 
Tornioko batailaren irudia.

Herrialdeak bere independiente estatusa mantendu nahian, Alemania naziarekin bat egin zuen SESB bere lurraldetik urruntzeko. Norvegiatik iritsitako tropa alemaniarrak hirian egokitu ziren eta Ozeano Artikoaren defentsa antolatzeari ekin zioten. Hainbat guden ondoren (Neguko Gerra, Jarraipenaren Gerra), Finlandiak SESBekin bake-akordio bat sinatu zuen, eta horrek, alemaniarrak Finlandiar lurretatik botatzea eskatzen zuen. Finlandiak orduan, naziak jazartzeari ekin zion. Hauek, bizilagun den Norvegiara, euren herrialde satelitera, alde egitea pentsatu zuten, baina ihes egin baino lehen, Lappi osoa suntsitzeko agindua eman zuen Lothar Rendulic ofizialak. Laponiako Gerra hasi zen eta torniotarrak Suediara jo behar izan zuten. Finlandiarrak Tornioko portuan lehorreratu ziren eta bertan izan zen Gerra osoko bataila odoltsuena, Tornioko bataila ezizenez ezaguna. 1944eko urri hasierako bataila honetan, bi mila soldadu alemaniar eta finlandiar hil ziren eta Tornio errauts-hiri bihurtu zen. Alemaniarrak eta hiriak galtzaile nagusiak izan zen, baina finlandiarren garaipenak behintzat, hirien berreraiketa arindu zuen [3].

 
Röyttäko industria-gunea.

Bigarren Mundu Gerra osteko urteetan, Finlandiak ekonomikoki, izugarrizko hazkuntza izan zuen, eta gizarte eta politika egonkortasuna lortu zuen. Gerra osteko herrialde pobre bat izateari utzi, Gerra Hotzean neutral aldarrikatu, NBEk ezarritako isuna ordaindu eta 40 urtetan, teknologikoki munduko estatu garatu eta jakintsuena bihurtu zen, merkatuko izugarrizko botere ekonomikoarekin eta bizi maila altuarekin.

Industria iraultzak Kemi-Tornio ardatza indartu zuen eta hiriaren hazkunde demografikoagatik, Tornio, Alatornio eta Karunki bizilagunekin bat egin zuen 1973. urtean. Bestalde, 90eko hamarkadako Finlandiako krisi ekonomikoaz gero, industriak bere erabateko pisua galdu du udalerriko diru-sarreretan eta beste sektore batzuei bidea zabaldu zaie. Hala ere, nahiz eta gaur egun turismoa garrantzia hartzen ari den sektorea nagusia izan, industriak ekonomian duen eragina oraindik izugarria da [4].

Tornioko historiaGerra Zibileko biktimakLaponiako GerraTornioko ekonomia
Photographies by:
Zones
Statistics: Position
7362
Statistics: Rank
42882

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
538714269Click/tap this sequence: 4947
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Tornio ?

Booking.com
9.003.286 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 625 visits today.