Joulupukin Pajakylä

( Bizarzuriren herrixka )

Bizar Zuriren etxaldea, Finlandiako Rovaniemi hirian dagoen jolas-parkea da. Europako haur askok, Bizar Zuri (Finlandieraz: Joulupukki), Laponiatik datorrela uste du eta 1950. urtean Eleanor Rooseveltek, Franklin D Roosevelten emazteak Rovaniemi bixitatu zuela aprobetxatuz, Bizar Zurirentzako postontzi bat eraiki zuten hiritik 8 km-tara. Hemendik aurrera, postontzia, etxetxo batean eta ondoren etxalde batean bihurtu zen.

Zirkulu Polar Artiko Paraleloak zeharkatzen du erditik etxaldea, zein zuzen zuri baten bidez dagoen adierazia. Etxaldean, mota askotako ekintzak antolatzen dira, hala nola elur-orein paseoak eta gabonekin zerikusia duten artikulu guztiak daude salgai. Haurrek, euren gutuna, postontzi ospetsuan botatzeko aukera daukate.

Bizar Zuriren ezkutuko gordelekua Laponian kokatzen zela 1920ko hamarkadan hasi zen zabaltzen. Korvatunturi mendixka, menperatu ezineko gailurra zen finlandiarrentzat, eta antzinako mitoek mendixkaren zabaleraren erdian i...Irakurri gehiago

Bizar Zuriren etxaldea, Finlandiako Rovaniemi hirian dagoen jolas-parkea da. Europako haur askok, Bizar Zuri (Finlandieraz: Joulupukki), Laponiatik datorrela uste du eta 1950. urtean Eleanor Rooseveltek, Franklin D Roosevelten emazteak Rovaniemi bixitatu zuela aprobetxatuz, Bizar Zurirentzako postontzi bat eraiki zuten hiritik 8 km-tara. Hemendik aurrera, postontzia, etxetxo batean eta ondoren etxalde batean bihurtu zen.

Zirkulu Polar Artiko Paraleloak zeharkatzen du erditik etxaldea, zein zuzen zuri baten bidez dagoen adierazia. Etxaldean, mota askotako ekintzak antolatzen dira, hala nola elur-orein paseoak eta gabonekin zerikusia duten artikulu guztiak daude salgai. Haurrek, euren gutuna, postontzi ospetsuan botatzeko aukera daukate.

Bizar Zuriren ezkutuko gordelekua Laponian kokatzen zela 1920ko hamarkadan hasi zen zabaltzen. Korvatunturi mendixka, menperatu ezineko gailurra zen finlandiarrentzat, eta antzinako mitoek mendixkaren zabaleraren erdian izaki bat bizi zela zioten. Honela, mitoa Bizar Zurirekin nahasten joan zen, eta 1950eko hamarkadan postontzi bat eraikitzea onartu zuten, gutxinaka nazioarteko turismoa erakarriko zuena.

Photographies by:
Romano Ando - Public domain
Statistics: Position
2330
Statistics: Rank
55134

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
291356847Click/tap this sequence: 9216

Google street view

Where can you sleep near Bizarzuriren herrixka ?

Booking.com
487.370 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 3 visits today.