Tirana (albanieraz: Tiranë) Albaniako hiriburua eta hiri handiena da. Izen bereko barrutian dago kokatua, Albaniako erdi-mendebaldean. 353.400 (2003) biztanle bizi dira bertan, musulmanak gehienak. Mediterraneotik hurbil egonda klima mediterraneoko hiria da eta Europako hiri eguzkitsuenen eta euritsuenen artean dago.
Burdin Arotik etengabeko populazioa izan du, eta 1614 urtean hartu zuen hiri izaera otomandarren agindupean. Historikoki Iliarrak bizi ziren eremu horretan, baina Erromak erantsi zuen iliar gerren ondoren, eta Erromatar Inperioaren zati integral bihurtu zen. Garai hartako ondarea nabaria da oraindik ere, Tiranako mosaikoek erakusten dutenez. Geroago V. eta VI. mendeetan, kristau basilika primitibo bat eraiki zen leku horren inguruan. Bizantziar inperioaren ondoren ez zen gune garrantzitsua izan XX. mendera arte, ezen 1912an Albaniako independentziarekin batera Albaniako hiriburua bihurtu baitzen.
Tirana Albaniako gune...Irakurri gehiago

Tirana Albaniako gune ekonomiko, finantzario, politiko eta komertzial garrantzitsuena da, herrialdearen erdialdean kokatuta dagoelako eta garraio-gune nagusia delako. Bertan daude presidentearen egoitza ofiziala, lehen ministroarena eta Albaniako Parlamentuarena. Hiria Gazteriaren Europako Hiriburua izango da 2022an.
1614. urtean sortu zen hiria, baina 1920. urtera arte ez zen Albaniako hiriburu bihurtu. 1939. urtean italiarrek okupatu zuten eta handik gutxira alemaniarrek inbaditu zuten. Albaniar abertzaleen babeslekua izan zen eta 1946an hantxe aldarrikatu zuten Albaniako Herri Errepublika Sozialista.
Gehitu iruzkin berria