Tamesis Tunela (ingelesez: Thames Tunnel) Londresko (Erresuma Batua) Tamesis ibaiaren azpian dagoen tunela da, Rotherhithe eta Wapping lotzen dituena. 23 metroko sakoneran dago eta 396 metroko luzera du, 11 m zabal eta 6 altu. Ibai nabigagarri baten azpian arrakastaz eraikitako lehen tunel ezaguna da (babiloniarrek Eufratesko tunela ia 4000 urte lehenago eraiki zezaketen arren). 1825 eta 1843 artean eraiki zuten Marc Isambard Brunelek asmatutako metodo berria erabiliz.

Tunela Marc Isambard Brunelek eta bere seme Isambardek diseinatu zuten eta 1843. urtean ireki zuten zalgurdiak erabiltzeko. Geroago erosi zuten Londresko Metroko East London Line lineako trenak pasa arazteko. Gaur egun London Overground sarearen parte da.

Photographies by:
Lars Plougmann - CC BY-SA 2.0
Original uploader was Mrbryanejones (Bryan Jones) at en.wikipedia - CC BY-SA 2.5
Statistics: Position
4069
Statistics: Rank
93932

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
327961548Click/tap this sequence: 6831
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Videos

Where can you sleep near Tamesis tunela ?

Booking.com

What can you do near Tamesis tunela ?

9.004.243 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.582 visits today.