St Paul's Cathedral

( San Paulo katedrala (Londres) )

San Paulo Katedrala (ingelesez: Saint Paul's Cathedral), Londres hiriko eliza nagusia da. 1676 eta 1710 bitartean eraikia izan zen Christopher Wrenen zuzendaritzapean 1666an Londresko Sute Handiaren ondorioz erre zen bertan zegoen Erdi Aroko Antzinako San Paulo Katedralaren hondakinen gainean. Inguru guztiko eraikinetatik, Bigarren Mundu Gerratik onik irten zen gutxietako bat da, eta Karlos, Galesko printzea eta Diana Spencer printzesaren arteko ezkontza bezalako gertakarien agertoki izan zen. City of London eremuan kokaturik dago.

Eraikuntza aldetik erronka bat izan zen. Garaiko zientzialari onenek fisika, matematika eta geometrian egindako aurrera-pausoak aplikatu ziren bertan. 33m-ko gurutzadura gaineko zuloa estaltzeko 3 geruzako Kupula bat diseinatu zuten arkitektoek.

Historia
 
Fatxada nagusia.

Gaur egun katedral honek hartzen duen tokian Ingalaterrako lehen eliza eraiki zen, zurezkoa, 604an San Agustinen jarraitzaile zen San Mellitusi esker, betebehar bezala anglosaxoiak kristautasunera bihurtzea zuena. Jatorrizko eraikin hau 675ean, , 962an eta 1087an berritua izan zen.

Nagusitasun Agiria 1534an ezarria izan ondoren, katedrala ahaztua izan zen Iñigo Jones eraikin hau 1633an zaharberritzen hasi zen arte, arkupe neoklasikoa gehituz. Dena den, antzinako katedrala 1666ko Londresko sute handian erre zen eta berreraiki egin behar izan zen. Lan honen kargu Christopher Wren egon zen, barroko estilo berri batean birplanteatu zuena.

James Thornhillek San Pauloren bizitzaren irudiak margotu zituen kupulan, Grinling Gibbonsek Koruko eta organo handiko zura landu zuen, Jean Tijoyk Koruko hesiak egin zituen, eta ondorengo belaunaldiek tenpluaren apainketarekin jarraitu zuten. Koruko mosaikoa bizantziar inspiraziokoa da eta munduaren sorrera Hasieraren arabera irudikatzen du. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran gehitu zituzten Stevens, Watts, Britten eta Richmondek William Holman Hunten Munduko argiarekin batera. Henry Morreren Ama eta semea lana ipar-ekialdeko nabean kokatu zen, eta arte garaikideak tenplua aberasten jarraitzen du.

Katedrala bere kupulagatik ere nabarmentzen da, munduko handiena Vatikanoko San Petri basilikarenaren ondoren. Askoz hurbilagotik ikus daitezke bertako freskoak 530 eskailera maila igoz, eta ondoren kupulatik irten eta hiriaren ikuspegi panoramiko bikain batez gozatu.

Bertan gertatzen dira nazio mailako garrantzia duten gertakariak, errege ezkontzak kasu, Karlos, Galeseko printzea eta Diana Spencerren artekoa adibidez, heroi nazionalen hileta elizkizunak, Winston Churchill eta Horatio Nelsonenak kasu, azken hau kriptan lurperatua, bisita daitekeena, eta oroigarri ugari, 2001eko irailaren 11ko atentatuak AEBetan eta 2005eko atentatuak Londresen.

Photographies by:
Mark Fosh - CC BY 2.0
Statistics: Position
404
Statistics: Rank
201137

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
219634785Click/tap this sequence: 9278

Google street view

Where can you sleep near San Paulo katedrala (Londres) ?

Booking.com
487.352 visits in total, 9.186 Points of interest, 404 Destinations, 37 visits today.