ताजमहल

( Taj Mahal )

Taj Mahal (hindiz: ताज महल, Tāj Mahal, urduz: تاج محل‎ Tāŷ Mahal 'Jauregi koroa'; tɑːʒ mə'hɑl ahoskatua) Agra hirian (India), Yamuna ibaiaren ertzean, dagoen mausoleo handia da, Shah Jahan errege mogolak bere emaztea zen Mumtaz Mahalen omenez eraikia XVII. mendean, 1631 eta 1654 bitartean.

Taj Mahal jauregiaren adibiderik ederrentzat jotzen da, arkitektura islamdar, persiar, indiar eta are otomandarreko elementuak uztartzen dituen estiloan eraikia. Marmol zuriko kupulak estalitako mausoleoa zatirik ezagunena den arren, Taj Mahal 17 hektarea hartzen dituen eraikin multzo harresitu bat da, horien artean meskita handi bat, gonbidatuen etxe bat eta lorategiak Yamuna ibaiaren bi ertzetan. Bere eraikuntzak 20.000 langileren ahalegina behar izan zuela uste da, Ustad ...Irakurri gehiago

Taj Mahal (hindiz: ताज महल, Tāj Mahal, urduz: تاج محل‎ Tāŷ Mahal 'Jauregi koroa'; tɑːʒ mə'hɑl ahoskatua) Agra hirian (India), Yamuna ibaiaren ertzean, dagoen mausoleo handia da, Shah Jahan errege mogolak bere emaztea zen Mumtaz Mahalen omenez eraikia XVII. mendean, 1631 eta 1654 bitartean.

Taj Mahal jauregiaren adibiderik ederrentzat jotzen da, arkitektura islamdar, persiar, indiar eta are otomandarreko elementuak uztartzen dituen estiloan eraikia. Marmol zuriko kupulak estalitako mausoleoa zatirik ezagunena den arren, Taj Mahal 17 hektarea hartzen dituen eraikin multzo harresitu bat da, horien artean meskita handi bat, gonbidatuen etxe bat eta lorategiak Yamuna ibaiaren bi ertzetan. Bere eraikuntzak 20.000 langileren ahalegina behar izan zuela uste da, Ustad Ahmad Lahori gorteko arkitektoa buru zuen arkitekto multzo baten zuzendaritzapean.

Monumentu honek ospe berezia lortu du bere inspirazioaren izaera erromantikoagatik: kupularen azpian, ganbera nahiko ilun batean, Sha Jahan eta Mumtaz Mahalen gorpuak daude, munduari beren betiereko amodioa gogorarazi nahian. Erregina bere hamalaugarren haurra erditzean hil zen. Monumentua Indiako helmuga turistiko garrantzitsu bat da, urtero 7-8 milioi bisitarirekin. 1983an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, "Indian arte musulmanaren harribitxia eta mundu osoan miretsitako munduko ondarearen maisulanetako bat" izateagatik.

Photographies by:
Steve Evans from Bangalore, India - CC BY 2.0
Statistics: Position
15
Statistics: Rank
6508771

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
785146293Click/tap this sequence: 4947
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Taj Mahal ?

Booking.com

What can you do near Taj Mahal ?

8.731.691 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 4.584 visits today.