आगरा का किला

( Agrako gotorlekua )

Agrako Gotorlekua, Lal Qila, Agrako Gotorleku gorria edo soilik Gotorleku Gorria ere deitua (ez da Delhiko Gotorleku Gorriarekin nahastu behar), Iamuna ibaiaren mendebaldeko ibarrean dago, Indiako Uttar Pradesh estatuko Agra hirian, Taj Mahaletik 2,5 kilometro iparmendebaldera. Gotorlekua, hareharri gorriz eraikia (honegatik datorkio izena), Akbar enperadore mogoldarraren erregealdian, 1565 eta 1573 bitartean, zehatzago defini daiteke harresituriko jauregi bezala, bere barnean, jauretxe eta jauregi multzo harrigarria duelarik, Akbarren konplexutasunetik bere biloba Shah Jahanen sinpletasunerainoko arkitektura estiloekin, eta Iamuna ibaiaren urez betetzen zen lubaki sakon batez inguratua.

Multzo harrigarri honetara, "Amar Singh gate" delako atetik sartzen da, behin barrura sartu ondoren, eskumatara, "Jahangiri Mahal" delakoa dagoelarik, Akbarren erregealditik datatua dagoen jauregi bakarra. Honen ondoan, "Khas Mahal"a dago, haitzurdin zurizko gela e...Irakurri gehiago

Agrako Gotorlekua, Lal Qila, Agrako Gotorleku gorria edo soilik Gotorleku Gorria ere deitua (ez da Delhiko Gotorleku Gorriarekin nahastu behar), Iamuna ibaiaren mendebaldeko ibarrean dago, Indiako Uttar Pradesh estatuko Agra hirian, Taj Mahaletik 2,5 kilometro iparmendebaldera. Gotorlekua, hareharri gorriz eraikia (honegatik datorkio izena), Akbar enperadore mogoldarraren erregealdian, 1565 eta 1573 bitartean, zehatzago defini daiteke harresituriko jauregi bezala, bere barnean, jauretxe eta jauregi multzo harrigarria duelarik, Akbarren konplexutasunetik bere biloba Shah Jahanen sinpletasunerainoko arkitektura estiloekin, eta Iamuna ibaiaren urez betetzen zen lubaki sakon batez inguratua.

Multzo harrigarri honetara, "Amar Singh gate" delako atetik sartzen da, behin barrura sartu ondoren, eskumatara, "Jahangiri Mahal" delakoa dagoelarik, Akbarren erregealditik datatua dagoen jauregi bakarra. Honen ondoan, "Khas Mahal"a dago, haitzurdin zurizko gela ederra, oso modu ederrean margotutako sabaiekin, Shah Jahanen arkitekturan ohikoa zena, eta bi urrezko pabilioi, Bengalako etxetxoen bereizgarria den teilatuarekin.

1983an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Hau da Indiako gotorlekurik garrantzitsuena. Mogoldar Inperioko mogoldar handiak izan ziren Babur, Humaiun, Akbar, Jahangir, Shah Jahan eta Aurangzeb hemen bizi izan ziren eta bertatik gobernatu zuten. Estatuko altxorra izan zuen. Enbaxadore atzerritarrek, bidaiariek eta Indiako historian parte hartu zuten agintari gorenek bisitatu zuten.



Photographies by:
Zones
Statistics: Position
306
Statistics: Rank
394095

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
469213587Click/tap this sequence: 9187
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Agrako gotorlekua ?

Booking.com

What can you do near Agrako gotorlekua ?

9.004.426 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.765 visits today.