Staronová synagoga
( Sinagoga Zahar-Berria )Sinagoga Zahar-Berria (txekieraz: Staronová synagoga; alemanez: Altneuschule edo Altneusynagoge; hebreeraz: אלטנוישול) Txekiar Errepublikako Praga hiriburuan dagoen Josefov edo Judutar auzoan kokatzen den sinagoga bat da.
Europako sinagoga zaharrenetakoa da. 1270 urte aldera sortua izan zen eta hiri honetako gotiko erako lehenbiziko eraikinetakoa da. Sute ugari, XIX. mendeko judutar ghettoaren eraustea eta hainbat ezbeharrei aurre egin eta biziraun die.
Honetaz gain, Europa osoan mota honetako sinagoga bakarra dago: Polonian dagoen Krakoviako Sinagoga Zaharra.
Gehitu iruzkin berria