Starý židovský hřbitov v Praze-Josefově

( Pragako antzinako hilerri judutarra )

Pragako antzinako hilerri judutarra (txekieraz: Starý židovský hřbitov) Pragako auzo judutarrean dago, Josefoven alegia. Dokumentatuta dago XV. mendetik erabili izan zela zeren eta aurkitutako hilobi zaharrena, Avigdor Kara poeta eta errabinorena, 1439. urtean baino lehen ireki egin zen. 1787 arte erabili zen. Dena dela zaila da datua zehaztea ezen hilobi-kapa desberdinak baitaude, batzuk besteen gainean. 300 urtetan gutxienez Pragako judutarrek hemen bakarrik ahal zuten haien hildakoak lurperatu. Hilerri honen bisita ezinbestekoa da Pragara joan ondoren.

Historia

Aurretik beste hilerri bat ezagutu zen, "Lorategi judutarra" izenekoa. Beste hau gaur egungo Auzo Berrian zegoen eta orain gutxi arkeologoek aurkitua izan da. Hilerria sortu zenaren urteaz ez dago adostasunik. Aipatu dugunez, aurkitutako zaharrena 1439 urtekoa bada, ikertzaile batzuen arabera hilerria V. mendekoa izan daiteke ere. Beste batzuek diote Otakar II.a Bohemiakoa (1233-1278) izan zela hilerria ireki zuena. Nahaste-borraste horren arrazoia ulertzeko judutarrek Halakha legearen arabera hilobiak ezin ez bota ezta ere beste toki batera eraman; horregatik, hilerria bete egin zenean, nola ezin zen espazio gehiago eskuratu, hilobi zaharren gainean lurra bota zuten hilobi gehiago jartzeko. Horrela, hilerrian hamabi geruza zamatu dira eta, ondorioz, hilobiak batzuetatik bestetara oso espazio gutxirekin daude jarrita. Ezin da ziurtasunez jakin zenbat pertsona lurperatu dira hemen baina, bistan 12.000 hilobi izanik, 100.000 baino gehiago izan daitezkeela kalkulatu da.

Photographies by:
josefstuefer - CC BY-SA 3.0
Tony Hisgett from Birmingham, UK - CC BY 2.0
Statistics: Position
135
Statistics: Rank
574957

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
614528793Click/tap this sequence: 7215
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Videos

Where can you sleep near Pragako antzinako hilerri judutarra ?

Booking.com
8.846.931 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.417 visits today.