Pražský hrad

( Pragako gaztelua )

Pragako gaztelua (txekieraz: Pražský hrad) txekiar hiriburu Pragaren iragan historiko, kultural eta sozialaren hondar enblematiko, arranditsu eta nabarmenetako bat da, bata bestearen jarraian etorri ziren sute eta inbasioak gora-behera.

IX. mendean sortua, Bohemiako erregeen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreen, Txekoslovakiako presidenteen eta Txekiar Errepublikako presidenteen egoitza izan zen. Bertan, Bohemiako Koroaren Bitxiak daude. 570 metroko luzera eta 130 metroko batez besteko zabalerarekin, munduko Erdi Aroko gotorlekurik handientzat hartzen da.

Multzoaren barnean, Pragako katedrala, Bohemiako antzinako artea duen San Jurgiren komentua, San Jurgiren basilika, Errege Jauregia, eta pizkunde eta barroko garaiko margolan galeriak gazteluko antzinako zalditegietan ditu, beste gauza batzuen artean.

Jože Plečnik arkitektoak birmoldatu zuen 1920 eta 1934 bitartean, Tomáš Masaryk presidenteak eskatuta.

Photographies by:
Statistics: Position
1992
Statistics: Rank
142278

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
764819532Click/tap this sequence: 1572
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Pragako gaztelua ?

Booking.com
8.743.513 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.171 visits today.