Principality of Sealand

( Sealand )

Sealandeko Printzerria mikronazio bat da, estatu autoproklamatua, baina orain arte inongo gobernurik ez dio estatu izaera aitortu. Aldarrikatzen duenez, bere lurraldea Roughs Tower da, Erresuma Batuko itsas armadak itsas-gotorleku gisa erabiltzeko 1942an eraikitako itsas-plataforma. Plataforma Ipar Itsasoan dago, Erresuma Batuko Suffolk hiriko kostatik 10 kilometrora, 51° 53′ 40″ N 1° 28′ 57″ E koordenatuetan. Gainera, plataformaren inguruko hamabi itsas-milako ur territorialak ere beretzat hartzen ditu Sealandeko Printzerriak. Sealand Paddy Roy Bates-ek eta bere jarraitzaileek okupatzen dute. Batesek Sealandeko Roy Printzea izendatu du bere burua. Printzerriko lurzoru erabilgarriaren zabalera 550 m²-koa da, eta biztanleria nekez izaten da bost lagun baino gehiagokoa.

Subiranotasuna eta zilegitasuna aitortzen ez bazaizkio ere, Sealand munduko mikronaziorik ezagunenetakoa da, eta askotan erabiltzen da azaltzeko nola aplika daitekeen Nazioarteko Zuzenbidea lurraldetasuna...Irakurri gehiago

Sealandeko Printzerria mikronazio bat da, estatu autoproklamatua, baina orain arte inongo gobernurik ez dio estatu izaera aitortu. Aldarrikatzen duenez, bere lurraldea Roughs Tower da, Erresuma Batuko itsas armadak itsas-gotorleku gisa erabiltzeko 1942an eraikitako itsas-plataforma. Plataforma Ipar Itsasoan dago, Erresuma Batuko Suffolk hiriko kostatik 10 kilometrora, 51° 53′ 40″ N 1° 28′ 57″ E koordenatuetan. Gainera, plataformaren inguruko hamabi itsas-milako ur territorialak ere beretzat hartzen ditu Sealandeko Printzerriak. Sealand Paddy Roy Bates-ek eta bere jarraitzaileek okupatzen dute. Batesek Sealandeko Roy Printzea izendatu du bere burua. Printzerriko lurzoru erabilgarriaren zabalera 550 m²-koa da, eta biztanleria nekez izaten da bost lagun baino gehiagokoa.

Subiranotasuna eta zilegitasuna aitortzen ez bazaizkio ere, Sealand munduko mikronaziorik ezagunenetakoa da, eta askotan erabiltzen da azaltzeko nola aplika daitekeen Nazioarteko Zuzenbidea lurraldetasunarekin lotutako gatazketan.

Historia

1942an, Bigarren Mundu Gerran, Erresuma Batuak HM Fort Roughs plataforma eraiki zuen, Maunsell Itsas Gotorlekuen parte gisa. Gotorlekua plataforma flotagarri batean oinarrituta dago. Plataformak dorre bi ditu, kuberta batez lotuta. Kuberta horren gainean bestelako egiturak gehitu ahal ziren.

Plataforma arrastaka eraman zen Rough Sandsera, Ingalaterrako Suffolkeko kostatik 10 kilometrora eta Essexekotik 13ra dagoen baizara. Han, urez bete zuten, hondoratzeko eta plataformaren oinarriaren kokapena finkotzeko. Gaur egun bistan dagoen egitura itsasontziaren gainegiturari dagokio. Aukeratutako kokalekua nazioarteko uretan zegoen, garai hartan Erresuma Batuak beretzat aldarrikatzen zuen bost kilometroko ur territorialetatik haratago.

Instalazioari Roughs Tower izena eman zitzaion, eta Bigarren Mundu Gerran itsas armadako 150 eta 300 soldadu artean aritu ziren bertan. Azken soldaduek 1956an alde egin zuten, eta dorrea abandonatu egin zen.

1967ko irailaren 2an, Paddy Roy Bates izeneko britainiarrak okupatu zuen dorrea. Bates irrati pirata bateko esataria zen, eta dorrean ziharduen beste irrati-pirata talde bat bertatik kanporatu ondoren, dorrearen subirotasuna aldarrikatu zuen, nazioarteko zuzenbidearen bere interpretazio pertsonalean oinarrituz.

1968an Britainiako Armadaren itsasontzi baten aurkako erasoa gertatu zen Sealand inguruko uretan. Erasoaren ondorioz, Michael Bates, Royren semea, epaitu egin zuten. Garai hartako hainbat txostenen arabera, itsasontziko eskifaiaren helburua Bates familia gotorlekutik kanporatzea zen. Beste batzuen arabera, berriz, soldaduak inguru hartako buia bat konponketa lanetan ari ziren erasoa jasan zutenean. 1968ko azaroaren 25ean, Chelmsfordeko (Essex) epaitegiak epaia eman zuen: gertakaria Britainia Handiko ur territorialetatik kanpo jazo zenez, epaitegi hark ez zuen auziaren gaineko eskumenik. Batesek auzi hori aipatu du izatezko subiranotasuna frogatzeko.

1978an, Bates kanpoan zegoela, Sealandeko Lehen Ministroak, Alexander G. Achenbachek, Alemaniako eta Holandako beste zenbait lagunekin batera, dorrea indarrez hartu eta Michael Bates bahitu egin zuten. Egun batzuk geroago askatu zuten Herbeheretan.

Batesek erresistentzia armatua antolatu eta, helikoptero bat erabiliz, gotorlekua berreskuratu egin zuen. Erasotzaileak atxilotu eta gerra-preso egin zituen. Erasoan parte hartu zuten gehienak erbesteratu egin zituzten “gerra” amaitu zenean, baina Gernot Pütz, Sealandeko pasaportea zuen abokatu alemaniar bat, traidoretzat hartu zuten, eta ondorioz, atxilotuta mantentzeko erabakia hartu zen, 75.000 DM ordaindu arte. Herbeheretako eta Alemaniako gobernuek askatzeko eskatu zioten Britainia Handiko gobernuari, baina 1968ko epaia kontuan hartuz. Londresko gobernuak berriro ere esan zuen ez zuela inongo eskumenik auzi hartan guztian. Gauzak horrela, Alemaniako Gobernuak Londresko enbaxadako diplomatiko bat bidali zuen Roughs Towerrera, Pützen askatasuna negoziatzeko. Aste batzuk igaro ondoren, Roy Batesek amore eman zuen, eta adierazi zuen diplomatikoaren bisitak argi eta garbi erakusten zuela Alemaniak Sealandi estatu izaera aitortzen diola. Alemaniak, baina, ez du halakorik baieztatu.

Erbesteratua izan ondoren, Achenbachek “erbesteko gobernua” sortu zuen Alemanian, Roy Batesen aurka, eta “Chairman of the Privy Council” titulua eman zion bere buruari. Osasun arazoen ondorioz, Achenbachek karguari utzi zion 1989ko abuztuan. Bere ordez, gobernu iraultzailearen “Lankidetza Ekonomikorako Ministroa” zen JOhanes Seigerrek hartu zuen ardura, Lehen Ministro eta "Chairman of the Privy Council" karguaz. Seigerrek Sealandeko legezko agintaria dela aldarrikatzen du gaur egun ere.

Sealandek beretzat hartzen ditu dorrearen inguruko urak, 12 miliako zabaleran, eta esaten duenez, gutxienez behin atera behar izan da ur horiek fisikoki defendatzera. Izan ere, 1990ean Sealandek tiro egin zion Erret Armadako Golden Eye itsasontziari.

Garai batean, talde espainiar batek, ustez Seigerren erbesteko gobernuarekin lotura zuenak, Sealandeko pasaporteak egon eta saldu egin zituen. Pasaporte horiek zabalkunde handia lortu zuten, batez ere Ekialdeko Europan. Pasaporte horiek, Bates familiak onartu ez zituenak, tartean azaldu ziren profil altuko hainbat krimenetan, besteak beste, Gianni Versaceren hilketan. Legez kanpoko pasaporte kopurua ikusita (ustez 150.000 ere izan zitezkeen), Bates familiak Sealandeko pasaporte guztiak baliogabetu zituen 1997an, eurek azken 30 urteotan egindakoak barne.

1968an, Erresuma Batuak bere ur territorialen barruan sartu zuen Rough Sands ingurunea. 1990-1991 bitartean, Erresuma Batuak “Sealandeko Printzerririk”sekula izan ez delako frogak aurkeztu zituen Estatu Batuetako Administrazioko Gorte batean. Bates familiak sekula ez du auzi horren kontra jo.

Photographies by:
Ryan Lackey from San Francisco, CA, US - CC BY 2.0
Statistics: Position
257
Statistics: Rank
270565

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
172893456Click/tap this sequence: 4932
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Sealand ?

Booking.com
491.477 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 103 visits today.