Ring of Kerry (irlanderaz: An Mhór Chuaird; euskaraz Kerryko Eraztuna) Irlandako hego-mendebaldean kokatzen den Kerryko konderrian dagoen ibilbide edo bira turistikoa da. Ibilbide honek errepidez 170 kilometro inguru ditu, Killarneyko udalerrian hasi, Iveragh penintsulari bira eman, Kenmare, Sneem, Waterville, Cahersiveen eta Killorglin udalerriak zeharkatu ondoren, Killarneyko lakuak eta Killarney Parke Nazionala igaroz berriz ere Killarney udalerrian amaitzen duelarik (hortik "Kerryko Eraztunaren" ezizen hori).

Bere erakargarri turistiko ugarien artean Muckross etxea (Killarney inguruko etxaldea), Staigue harrizko gotorlekua eta Derrynane House, Daniel O'Connell zenaren jaiotetxea daude. Waterville udalerria ospetsua da bertan Charles Chaplin zinegileak zenbait uda igaro zituelako eta herritarrek udalerriko hondartzaren aldamenean dagoen irudia eskaini zioten. Killarneyko hegoaldean, hortaz Kerryko Eraztunaren bukaeran, Ross gazte...Irakurri gehiago

Ring of Kerry (irlanderaz: An Mhór Chuaird; euskaraz Kerryko Eraztuna) Irlandako hego-mendebaldean kokatzen den Kerryko konderrian dagoen ibilbide edo bira turistikoa da. Ibilbide honek errepidez 170 kilometro inguru ditu, Killarneyko udalerrian hasi, Iveragh penintsulari bira eman, Kenmare, Sneem, Waterville, Cahersiveen eta Killorglin udalerriak zeharkatu ondoren, Killarneyko lakuak eta Killarney Parke Nazionala igaroz berriz ere Killarney udalerrian amaitzen duelarik (hortik "Kerryko Eraztunaren" ezizen hori).

Bere erakargarri turistiko ugarien artean Muckross etxea (Killarney inguruko etxaldea), Staigue harrizko gotorlekua eta Derrynane House, Daniel O'Connell zenaren jaiotetxea daude. Waterville udalerria ospetsua da bertan Charles Chaplin zinegileak zenbait uda igaro zituelako eta herritarrek udalerriko hondartzaren aldamenean dagoen irudia eskaini zioten. Killarneyko hegoaldean, hortaz Kerryko Eraztunaren bukaeran, Ross gaztelua, Killarneyko lakuak eta Ladies View delakoa dago, azken hau, Victoria I.a Erresuma Batukoaren arabera, lakuen ikuspegi bikainez gozatu ahal zitezkeen behatokia da.

Kerryko Eraztuneko "biraren" hainbat aldaera badaude, betiere aukeratutako garraiobidearen arabera. Zenbait ibilaldi Valentia uhartea eta Skellig uharteetara eraman gaitzake. Udan Irlandara hurbiltzen diren turisten artean, eta zehazki Killarneyra, Kerryko Eraztuna nahiko ohiko ibilbidea da. Autobusez burutzen diren ibilaldiak erlojuaren aurkako norantzan egin ohi dira, honekin bi autobus bertako errepide estuetan topa ez daitezen sahisten da. 2008an GPSei autobus gidariak erlojuaren aldeko norantzan nahastu eta zuzentzeaz egotzi zitzaien.

Photographies by:
DI Florian Fuchs - CC BY 3.0
Statistics: Position
2842
Statistics: Rank
109247

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
294871635Click/tap this sequence: 5917
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Ring of Kerry ?

Booking.com

What can you do near Ring of Kerry ?

8.723.356 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 9.494 visits today.