Cobh (irlanderaz an Cóbh), Irlandako bigarren hiririk populatuena den Corken itsas portua da. Munster probintzian eta Corkeko konderrian dago. 12.347 biztanle ditu (2011), hauetatik erdia pasatxo herrian bertan bizi dira eta beste erdia landa eremuan.

Historia

Kondairak dioenez, Irlandako uhartearen lehenengo kolonizatzaileetakoa izan zen Neimheidh Corkeko kaira iritsi zen k.a. 1000 urtearen inguruan. Izurrite batek hil zituen Neimheadh eta haren jarraitzaileak, baina Cobh kokaturik dagoen uharte handiari Oilean Ard Neimheadh izena eman zitzaion mendeetan zehar.

 
Titanic ontzia Cobhen, 1912ko apirilaren 11an

Aipaturiko uharteko herriaren izena Ballyvoloon zen, baina 1750rako Cove herria bezala ezagutzen zen, izan ere kala hori garrantzitsua baitzen Cork hiriarentzako. 1787ko agiri batean 30 negozio zeudela aipatzen da. XIX. mendean garapen handia izan zuen herriak, batez ere ongi babesturiko kai naturalari esker. Base militarra bihurtu zen eta rol garrantzitsua izan zuen, Napoleondar Gerretan britainiar itsasontzien babeslekua izan baitzen.

Bere kaiari loturik badaude aipatu beharreko bi kontu. Lehenengoa Irlandako Gosete Handiaren eraginez Amerikara alde egin zuten emigranteen itsasoratze portu nagusietako bat izan zela, bi milioi eta erdi pertsona atera omen ziren Cobhetik, eta bigarrena, Titanic ontziak New Yorkerako bidean Europan azkeneko aldiz izandako portua Cobh izan zela, garai hartan Queenstown izenaz oraindik.

Hain garrantzitsua zen britainiarrentzat Cobheko kaia, Irlandak independentzia 1922an lortu bazuen ere Cobhek britainiarra izaten jarraitu zuen 1938 arte.

Photographies by:
- Public domain
No machine-readable author provided. J.Pollock assumed (based on copyright claims). - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
9472
Statistics: Rank
15315

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
713682954Click/tap this sequence: 5621
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Cobh ?

Booking.com

What can you do near Cobh ?

9.002.120 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.380 visits today.