Rift Haran Handia

Rift Haran Handia edo Rift Harana , plaka tektonikoen mugimendu eta banaketa motel eta konstantearen ondorioz, Afrika iparraldetik hegoaldera doan 4.830 kilometroko Rift kontinental izeneko haustura geologiko handia da, Somalia eta inguruko herrialdeak kontinente Afrikarretik banatuko dituena. Nahiz eta normalean haran honen izena Djibutitik Mozambikeraino doan alde afrikarra izendatzeko erabiltzen den, Itsaso Gorria eta Jordan ibaiaren harana ere Rift haranaren zati badira. Hori dela eta, Rift Haran Handia Asian eta Afrikan zehar hedatzen da.

Gaur egun bere hedapena nabaria denez, lurrikara iraunkorren eta laba isurien laguntzaz, handitzen doa, bai zabalean bai luzeran. Hedapen horren ondorioz, hemendik 10 milioi urtetara, Madagaskarren antzera, Afrikako kontinentetik banatuko da, kontinente berri bati hasiera emanez eta gaur egungo harana arro ozeaniko bihurtuz. Kontinente berriaren eraketan gertaturiko plaken mugimenduen ondorio ...Irakurri gehiago

Rift Haran Handia edo Rift Harana , plaka tektonikoen mugimendu eta banaketa motel eta konstantearen ondorioz, Afrika iparraldetik hegoaldera doan 4.830 kilometroko Rift kontinental izeneko haustura geologiko handia da, Somalia eta inguruko herrialdeak kontinente Afrikarretik banatuko dituena. Nahiz eta normalean haran honen izena Djibutitik Mozambikeraino doan alde afrikarra izendatzeko erabiltzen den, Itsaso Gorria eta Jordan ibaiaren harana ere Rift haranaren zati badira. Hori dela eta, Rift Haran Handia Asian eta Afrikan zehar hedatzen da.

Gaur egun bere hedapena nabaria denez, lurrikara iraunkorren eta laba isurien laguntzaz, handitzen doa, bai zabalean bai luzeran. Hedapen horren ondorioz, hemendik 10 milioi urtetara, Madagaskarren antzera, Afrikako kontinentetik banatuko da, kontinente berri bati hasiera emanez eta gaur egungo harana arro ozeaniko bihurtuz. Kontinente berriaren eraketan gertaturiko plaken mugimenduen ondorio gisa, plaka Afrikarra 2,15 cm mugitzen da iparralderantz eta 650.000 urte barru Espainiako hegoaldeari lotuko zaio, Mediterraneo itsasoa ozeano Atlantikotik banatuz.

Rift Haran Handian kokaturik dauden Kenyako laku sistema, 2011. urtetik aurrera gizon-emakume guztien ondare bezala kalifikatu zuen UNESCOk.

Photographies by:
Khanairobi - CC BY-SA 4.0
Zones
Statistics: Position
80
Statistics: Rank
854577

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
834572196Click/tap this sequence: 6498
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Rift Haran Handia ?

Booking.com

What can you do near Rift Haran Handia ?

8.771.654 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 3.118 visits today.