Puppy edo Txakurkumea Guggenheim Bilbao Museoaren aurrealdeean dagoen eskultura bat da, Abandoibarra etorbidean. 1992ko Jeff Koons estatubatuar artistaren lana da eta lorez estalitako altzairuzko egitura baten bidez West Highland White Terrier arrazako txakur bat irudikatzen du. Bere neurriak 1240 x 910 x 850 cm.-koak dira eta 16 tonako pisua du. AEBtako Connecticut estatuko Peter M. Brant-en lursailetan ere kopia zehatz bat badago.

Puppy obrarekin Koonsek iragana eta oraina elkartzen ditu, ordenagailu-modelo sofistikatu bat erabili baitu XVIII. mendeko lorategi klasikoei erreferentzia egiten dien lan bat sortzeko. Koonsek erakartzeko, baikortasuna eragiteko eta, bere esanetan, "konfiantza eta segurtasuna" pizteko helburu sendoaz diseinatu du eskultura publiko hau. Puppyk museoaren ataria zaindu eta, aldi berean, miresmenez eta pozez betetzen ditu ikusleak. Udaberri eta udazkenero lore aldaketa egiten zaio eta mantenuan hilero 9.000 e...Irakurri gehiago

Puppy edo Txakurkumea Guggenheim Bilbao Museoaren aurrealdeean dagoen eskultura bat da, Abandoibarra etorbidean. 1992ko Jeff Koons estatubatuar artistaren lana da eta lorez estalitako altzairuzko egitura baten bidez West Highland White Terrier arrazako txakur bat irudikatzen du. Bere neurriak 1240 x 910 x 850 cm.-koak dira eta 16 tonako pisua du. AEBtako Connecticut estatuko Peter M. Brant-en lursailetan ere kopia zehatz bat badago.

Puppy obrarekin Koonsek iragana eta oraina elkartzen ditu, ordenagailu-modelo sofistikatu bat erabili baitu XVIII. mendeko lorategi klasikoei erreferentzia egiten dien lan bat sortzeko. Koonsek erakartzeko, baikortasuna eragiteko eta, bere esanetan, "konfiantza eta segurtasuna" pizteko helburu sendoaz diseinatu du eskultura publiko hau. Puppyk museoaren ataria zaindu eta, aldi berean, miresmenez eta pozez betetzen ditu ikusleak. Udaberri eta udazkenero lore aldaketa egiten zaio eta mantenuan hilero 9.000 euro aurrekontua du. 2020an COVID-19a dela eta musuko edo maskara jarri zioten.

Photographies by:
- Public domain
flydime - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
5625
Statistics: Rank
60239

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
263481579Click/tap this sequence: 2487
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Videos

Where can you sleep near Puppy ?

Booking.com

What can you do near Puppy ?

9.001.885 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.983 visits today.