الهرم الأحمر

( Piramide Gorria )

Piramide Gorria, bere izena, bere paramentuaren koloreagatik jasotzen duena, Egiptoko hirugarren piramidea da bere tamainagatik, eta Dahshurren kokaturiko handiena da. Egiptoko IV. dinastiako lehen faraoia izan zen Snefruk eraikiarazi zuen. Aurpegi laudun piramide baten lehen saiakera arrakastatsua da, eraikia izan zen garaian, munduko eraikinik garaiena izan zelarik.

Piramide Gorria, ez zen beti kolore horretakoa izan. Turako kareharri zuriz estalia zegoen, baina solik lauza hauetako batzuk baino ez dira mantentzen piramidearen oinarriko izkina batzuetan: urteetan zehar, kareharria, Kairoko eraikinentzat erabili zen, honela, bere barne egiturako granito gorria agerraraziz. Tokiko biztanleek, Piramide Gorriari, El-haram el-watwat bezala erreferentzia egiten diote, "piramidea itsua" esan nahi duena.

Historia
 
Piramide Gorriaren oinplanoa eta sekzioa

Snefru faraoiaren erregealdian eraiki zen honen hilobia izateko, eta Piramide Makurretik kilometro bat iparraldera kokatua dago. Piramide Makurraren goiko zatiaren 43ºko angelu berarekin eraiki zen, antzerako eskaladun beste egiptoar piramide batzuekin alderatuz, itxura nabarmenki zapaldua ematen diona.

Arkeologoek, honen arrazoia, Snefruren aurreko bi piramideen eraikuntzan gertatutako ingeniaritza krisien ondorioa izan daitekeela uste dute. Hauetako lehena, Meidumeko piramidea, Antzinaroan erori zen, bigarrenak, Piramide Makurrak, okertze angelua, eraikinaren erdialdean 54ºti 43ºra aldatua zuen bitartean.

Arkeologoren batzuk, Meidumeko piramidea, aurpegi lauko piramide baten eraikuntzaren lehen saiakera izan zela uste dute, eta Piramide Makurra eraikitzen ari zenean erori zela, azken hau ere, ezegonkortasun zantzu berak agertzen hasi zelarik, eraikuntza "juntek" eta barnean zurezko habe handi baten presentziak diotenez. Emaitza, Piramide Makurraren aurpegietan maldaren aldaketa eta Piramide Gorriaren hasiera izango zen, malda txikiago batekin, egonkorragoa izan zedin, eta, beraz, hain erraz eror ez zedin.

 
Lehen aurreganberako bi aurpegitara mailakatutako ganga
 
Piramide Gorriko ganberak
 
Zaharberritutako piramidioia, piramidearen ondoan erakutsia. Atzean, piramidearen jatorrizko kareharrizko estalduraren zati bat ikus daiteke.
Photographies by:
Zones
Statistics: Position
1572
Statistics: Rank
79638

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
714358962Click/tap this sequence: 6421

Google street view

Where can you sleep near Piramide Gorria ?

Booking.com
487.376 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 2 visits today.