الهرم الأكبر

( Gizako piramide handia )

Gizako piramide handia edo Keopsen piramidea antzinate klasikoko munduko zazpi mirarietako bat da, hau da, antzinate klasikoko zazpi eraikinik nabarienetako bat. Gizako nekropoliko hiru piramideetatik handiena da. Keops (edo Khuphu) faraoiak eraikiarazi zuen.

Egiptoarrek eraiki zuten, baino ez dago adostasunik data zehatzaz, baina adituak bat datoz Keopsen gobernupean altxatu zela baieztatzean, K.a. XXVI. mendearen lehen erdian, alegia. Piramidearen amaiera K.a. 2570ean datatuta dago. Haren izena Khufuren ostertz argitsua zen.

Herodotok dioenez: «Keopsek Gizako piramide handia eraikitzea agindu zuen: bere alaba prostituitzera ere iritsi zen, horrela bere piramidea eraikitzeko funtsak lortu ahal izateko... haren garaian, tenplu guztiak gurtzarako itxita zeuden eta Egipto txirotasunik handienean zegoen, egiptoarrek gorrotatzen zuten.»

Keopsek piramide handia eraikitzea agindu bazuen, ez zuen esklaboekin egin, denbora askoan pentsatu izan den b...Irakurri gehiago

Gizako piramide handia edo Keopsen piramidea antzinate klasikoko munduko zazpi mirarietako bat da, hau da, antzinate klasikoko zazpi eraikinik nabarienetako bat. Gizako nekropoliko hiru piramideetatik handiena da. Keops (edo Khuphu) faraoiak eraikiarazi zuen.

Egiptoarrek eraiki zuten, baino ez dago adostasunik data zehatzaz, baina adituak bat datoz Keopsen gobernupean altxatu zela baieztatzean, K.a. XXVI. mendearen lehen erdian, alegia. Piramidearen amaiera K.a. 2570ean datatuta dago. Haren izena Khufuren ostertz argitsua zen.

Herodotok dioenez: «Keopsek Gizako piramide handia eraikitzea agindu zuen: bere alaba prostituitzera ere iritsi zen, horrela bere piramidea eraikitzeko funtsak lortu ahal izateko... haren garaian, tenplu guztiak gurtzarako itxita zeuden eta Egipto txirotasunik handienean zegoen, egiptoarrek gorrotatzen zuten.»

Keopsek piramide handia eraikitzea agindu bazuen, ez zuen esklaboekin egin, denbora askoan pentsatu izan den bezala, baizik eta ondo prestaturiko langileekin, geometrian, estereotomian (harria mozteko artea), astronomian eta abar, ezagutza handiak zituzten buruzagiek zuzenduak. Horregatik, litekeena da piramidearen eraikuntza ez izatea Keopsen erregealdiak ospea galtzearen arrazoia, baizik eta errege horrek hartutako neurri erlijioso eta administratiboak, oso modu kaltegarrian eragin baitzuten ondorengo tradizio egiptoarrean: handik aurrera, mendeak joan, mendeak etorri, Keopsen irudia okertu zen.

Photographies by:
Nina - CC BY 2.5
Statistics: Position
43
Statistics: Rank
1059004

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
749856132Click/tap this sequence: 3217
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Gizako piramide handia ?

Booking.com
491.331 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 18 visits today.