نهر النيل

( Nilo )

Nilo (arabieraz: النيل) ipar-ekialdeko Afrikako ibai handia, munduko luzeena Amazonasekin batera. 6.650 kilometro luze da, eta 3.400.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Hegoaldetik iparraldera doan munduko ibai handi bakarra da.

Nilok bi adar ditu: Nilo Zuria (Nahr-el-Abiad) eta Nilo Urdina (Nahr-el-Azrak). Lehenbizikoak Victoria aintziran (Uganda, Kenya, Tanzania) du sorburua, eta bigarrenak Tana aintziran (Etiopia). Bi adarrak Khartumen (Sudan) elkartzen dira. Ibaia Mediterraneora isurtzen da Egipton, eta delta handia eratzen du bokalean. Bi adarrak kontuan harturik, Ruanda, Uganda, Tanzania, Etiopia, Hego Sudan, Sudan eta Egipto zeharkatzen ditu, eta arroak Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kenya eta Eritreako lurrak ere hartzen ditu.

Historia

Nilo ibaia (orduan Iteru) Antzinako Egiptoko gizartearen ardatz nagusia zen. Hiri gehienak bai bere bazterretan bai bere deltan zeuden, Asuandik iparraldera. Egiptoko kulturan Nilo ibaia funtsezkoa izan zen Harri Arotik aurrera. K.a. 8000 urte inguruan, klima aldaketaren eraginez, Saharako basamortua sortu zelarik eskualdeko biztanleek migratu behar izan zuten eta Niloren bazterrean kokatu ziren. Han nekazal ekonomia sedentarioa eta gizarte zentralizatua garatu zuten.

Niloren iturrien bilatzea

Antzinako Grezia eta Erromaren garaietatik, esploratzaile ugari saiatu dira Niloren iturriak aurkitzen. Nilo Urdinaren iturrietara iritsi zen lehenbiziko europarra Pedro Páez espainiar jesuslaguna izan zen, 1618an. XVIII. mendean James Brucek berraurkitu zituen.

Victoria aintzira 1858an ikusi zuten europarrek aurreneko aldiz, John Hanning Speke britainiar esploratzailea hegoaldeko ertzera iritsi zenean. Niloren iturria zelakoan, orduko britainiar erreginaren izena eman zion aintzirari. Hegoalderago, Tanganyika aintziraren bazterrean), eritasun batetik suspertzen gelditua zen Richard Francis Burton espedizioburuak ez zuen frogatutzat eman aintzira Niloren iturria zela. Izan ere Spekek ezin izan zion argitu aintzirako ura nondik isurtzen zen.[1]

Hori zela eta, eztabaida handia sortu zen garaiko komunitate zientifikoan eta esploratzaile asko saiatu ziren Spekeren aurkikuntza baieztatzen edo gezurtatzen. David Livingstone eskoziar esploratzaile eta misiolariak huts egin zuen, mendebalderantz desbideratu eta Kongo ibaiaren arroan sartu zelako. New York Herald egunkariak bidalirik, Henry Morton Stanley galestarra Livingstonen bila joan zen eta, Ujiji herrian kausitu zuelarik, arras ezaguna egin den esaldi batekin agurtu omen zuen: "Livingstone doktorea, ezta?". 1875ean, Stanleyk berak Victoria aintziraren inguruan nabigatu eta iparraldean uraren irteera handia aurkitu zuen, Spekeren aurkikuntza baieztatuz.[2]

Irazabalbeitia, Iñaki. Victoria, Niloren iturria. Elhuyar aldizkaria, 1995/08/01, zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-1-11). Atxotegi Alegria, Uhaina. Livingstone doktorea, ezta?. Elhuyar aldizkaria, 2003/03/01, zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-1-11).
Photographies by:
Fanny Schertzer - CC BY-SA 4.0
Zones
Statistics: Position
1367
Statistics: Rank
88827

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
923541786Click/tap this sequence: 3294

Google street view

Where can you sleep near Nilo ?

Booking.com
487.390 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 16 visits today.